Let Me Go, Rock 'n' Roll (abestia)

Let Me Go, Rock 'n' Roll Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, 1974an argitaratua. Taldearen bigarren albumeko, Hotter Than Hell, single bakar moduan kaleratu zuten. Nahiz eta abestia ez zen zerrendetan sartu, zuzeneko emanaldietan ohiko bihurtu zen. B-aldea albumaren izen bera zuen abestia izan zen, "Hotter Than Hell".

Let Me Go, Rock 'n' Roll (abestia)
Kissen singlea eta kanta
Egilea(k)Kiss
Argitaratze-data1974
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoahard rock
DiskoetxeaCasablanca Records eta Warner Bros. Records
Deskribapena
Honen parte daHotter Than Hell
Ekoizpena
EkoizleaEddie Kramer (en) Itzuli
[[Kategoria:Eddie Kramer (en) Itzuli ekoitzitako musika]]
HitzakGene Simmons
Kissen kronologia
Strutter (en) Itzuli Let Me Go, Rock 'n' Roll (abestia) Rock and Roll All Nite
"Let Me Go, Rock 'n' Roll"
Kiss(r)en singlea
Hotter Than Hell albumetik
Argitalpena1974ko urriaren 22a (AEB)
Formatua7"
GrabazioaThe Village Recorder Studios, Los Angeles
1974ko abuztua
Musika motaHard rock
Iraupena2:15
DiskoetxeaCasablanca/Warner Bros. NB-9001 (AEB)
IdazleaPaul Stanley, Gene Simmons
EkoizleaKenny Kerner & Richie Wise
Kiss (r)en single kronologia
"Strutter" / "100,000 Years"
(1974)
"Let Me Go, Rock 'n' Roll" / "Hotter Than Hell"
(1974)
"Rock and Roll All Nite" / "Getaway"
(1975)

Oinarria eta garapena aldatu

Abestia musika idatzi baino lehen letrak idatzi ziren abesti gutxi horretariko bat da. Paul Stanleyk landu zuen riff batean oinarritua dago.[1] Taldearen lehen albumean sartzeko grabatu zuten, baina azkenean kanpoan utzi zuten. Nahiz eta albumean sartu ez zuten, Kiss Tour biran zehar jo zuten, lehen album hori promozionatzeko egin zen biran.

Kissek abestia jo izan dute bere karreraren hasierako egunetatik, eta kontzertuak bukatzeko erabili zuten Destroyer Tour birako Amerikako zatira arte, non "Black Diamond"ek ordezkatu zuen, eta geroago "Rock and Roll All Nite" abestiak. Kontzertuetan ohiko abestia izan da, eta taldearen arrakasta bilduma askotan agertu izan da.

Jatorrizko izenburua "Baby, Let Me Go" zen baina Kenny Kerner ekoizleak "Rock 'n' Roll" izena jarri zion, azkenean "Let Me Go, Rock 'n' Roll" deitzeko.[2] Zuzenean jotzen dutenean, abestiak bost minutu inguru irauten du, soloak direla eta (gitarra eta baxua), eta benetan interesgarria da abestia zuzenean ikustea (Alive! zuzeneko albumean entzuten den moduan).

Zuzeneko emanaldiak aldatu

Abestia beti jo zuten 1977ko Love Gun Tour birara arte, non set-listetik kendu zuten baina laster sartu zuten Alive II eta Dynasty biretarako. Baina 1980tik 1995era arte, ez zuten abestia zuzenean jo, eta hori zaleentzako huts egitea izan zen. Reunion Tour biran berriro sartu zuten set-listean. Nahiz eta Rock the Nation Tour biran ez zuten jo, Alive 35 Tour biran berriro jo zuten eta gaur egunera arte beti jo izan dute.

Agerpenak aldatu

"Let Me Go, Rock 'n' Roll" hurrengo Kiss albumetan agertzen da:

Abesti zerrenda aldatu

Langileak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Let Me Go, Rock 'n' Roll demoaren informazioa. KissFaq-Wiki (Noiz kontsultatua: 2011-07-04).
  2. Let Me Go, Rock 'n' Roll abestiaren informazioa. KissFaq-Wiki (Noiz kontsultatua: 2011-07-04).

Kanpo estekak aldatu