Les Quatre Cents Coups
Les Quatre Cents Coups (euskaraz Laurehun kolpeak, 1959) film frantsesa da, François Truffaut-ek zuzendua. Bere lehen film luzea izan zen, lehenago hiru film labur zuzendu bazituen ere.
Nouvelle Vague gisa izendatu den zinema-olatuko lehen filmetako bat izan zen. Jean-pierre Léaud izan zen protagonista, filmeko irudi zentrala.
Filma neurri handi batean autobiografikoa da, eta Antoine Doinel pertsonaia ospetsuaren lehen agerraldia da, Truffauten beraren álter egoa eta 20 urtean zehar aktore berak interpretatuko duena, Jean-Pierre Léaud.
Sinopsia aldatu
Antoine Doinel paristar nerabe bat da, bere familian bereziki maitatua ez dena. Haren amak, Antoine ezkondu gabe ekarri zuena, portaera gogor bat du harekin. Haren aitaordeak aldiz ahal den guztia egiten du Antoine toleratzeagatik.
Haren familiaren arretaren faltak ikasle bihurri bihurtzen du ikastetxean. Bihurrikeriek eta zoritxarrez ama amorante batekin ikusteak eragiten dute apurka-apurka delitu-bidera eramateko, eta honek bide emango du amak, baita aitaordeak ere neurri batean, mutikoaz libratzeko duen nahia indartzeko. Bitartean bizitza ematen dion kolpe guztiak sufritzen ditu Antoinek, hain txikia izanda ere.
Aktoreak aldatu
- Jean-Pierre Léaud : Antoine Doinel
- Claire Maurier : Gilberte Doinel
- Albert Rémy : Julien Doinel
- Patrick Auffay : René Bigey
- Georges Flamant : M. Bigey
- Yvonne Claudie : Txantiloi:Mme Bigey
- Armand Coppello : Petit peu
- Guy Decomble : Petite feuille
- Richard Kanayan : ikaslea
- Bernard Abbou : Abbou
- François Nocher : gaizkilea
- Daniel Couturier : Bertrand Mauricet