Leonora Carrington

Margolari surrealista eta idazle anglo-mexikarra

Leonora Carrington (Lancashire, Ingalaterra, 1917ko apirilaren 6a - Mexiko Hiria, 2011ko maiatzaren 25a) artista surrealista eta idazlea izan zen. Nahiz eta Ingalaterrakoa izan jaiotzez, bere bizitza helduaren zati handi bat Mexiko Hirian egin zuen. Hiri honetan, Mexikoko Emakumeen Askapen Mugimendua fundatu zuen.

Leonora Carrington

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Leonora Carrington Moorhead
JaiotzaClayton-le-Woods (en) Itzuli1917ko apirilaren 6a
Herrialdea Mexiko
 Erresuma Batua
Talde etnikoaBritainiarra
HeriotzaMexiko Hiria2011ko maiatzaren 25a (94 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Ezkontidea(k)Emérico Weisz (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaChelsea Grin
New Hall School (en) Itzuli
Chelsea College of Art and Design (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eszenografoa, eleberrigilea, marrazkilaria, eskultorea eta artista
Lantokia(k)Paris
Saint-Martin-d'Ardèche
Mexiko Hiria
Londres eta New York
Jasotako sariak
Mugimenduasurrealismoa
Izengoitia(k)Leduc, Mrs. Renato eta Weisz, Mrs. Emerico
Genero artistikoafigure painting (en) Itzuli
margolaritza mitologikoa

leocarrington.com
IMDB: nm0140580 Find a Grave: 70414360 Edit the value on Wikidata

Artista surrealista izan zen arren, mugimenduko beste artistak ez bezala ez zegoen Sigmund Freuden idazkietan interesatuta margotzeko. Aldiz, errealismo magikoa eta alkimia oso gai garrantzitsuak izan ziren bere obran. Hauekin batera, detaile autobiografikoak eta sinbolismoa subjektu modura erabili zituen bere koadroetan. Sexualitate femeninoa berak bizi zuen modura aurkezten zuen, ez zuen oinarri modura hartu gizonezko surrealistek sexualitate femeninoaren inguruan zuten ikuspuntua. Berak esan zuenez "Niretzat margotzen nuen... Inoiz ez nuen pentsatu norbaitek nire koadroak erakutsi edo erosiko zituenik". [1]

Carrington euskaraz aldatu

1985ean, Hamahiru ate ipuin bilduman, Joseba Sarrionandia eta Mitxel Sarasketak bere ipuin bat jaso zuten, "Debutantea" izenburukoa.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Chadwick, Whitney. (1986). «Leonora Carrington: Evolution of a Feminist Consciousness» Woman's Art Journal 7 (1): 37.  doi:10.2307/1358235. ISSN 0270-7993. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  2. https://ekarriak.armiarma.eus/gordailua/HamahiruAte09.htm

Kanpo estekak aldatu