Leonid Kostiantinovitx Kadeniukukraineraz: Леонід Костянтинович Каденюк— (Klixkivtsi, Txernivtsiko oblasta, Ukraina, 1951ko urtarrilaren 28a - Kiev, 2018ko urtarrilaren 31) kosmonauta eta Ukrainako diputatu izan zen. Sobietar Batasunaren osteko Ukrainako lehen kosmonauta izan zen. NASAren Columbia espazio-ontzian espazioratu zen nazioarteko STS-87 misioaren partaide bezala. Kadeniuk Ukrainako Aire Armadaren maior jenerala zen.

Leonid Kadeniuk

Ukrainako diputatua

2002ko maiatzaren 14a - 2006ko maiatzaren 25a
Hautetsia: 4th Verkhovna Rada (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЛеонід Костянтинович Каденюк
JaiotzaKlishkivtsi (en) Itzuli1951ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ukraina
Lehen hizkuntzaukrainera
HeriotzaKiev2018ko urtarrilaren 31 (67 urte)
Hobiratze lekuaBaikove Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Hezkuntza
HeziketaChernihiv Higher Military Aviation School of Pilots (en) Itzuli
Juri Gagarin Kosmonauten Entrenamendu Zentroa
Moscow Aviation Institute (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaCandidate of Technical Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzakukrainera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakastronauta, biologoa, ingeniaria, militarra, politikaria eta proba-pilotua
Jasotako sariak
Kidetza4th Verkhovna Rada (en) Itzuli
Graduamaior jeneral
Astronauta
MisioakSTS-87 (en) Itzuli
Misioen entseina(k)STS-87
Denbora espazioan22.594 minutu

Find a Grave: 187156288 Edit the value on Wikidata

Kadeniuk karrerako pilotu sobietarra zen. Sobietar Aire Armadan hasi eta 1976an Sobietar Kosmonauten Talderako hautatu zuten. Sobietar Batasunaren desegitearen ondoren, Kadeniuk Errusiako Espazio Armadan geratu eta errusiar herritartasuna hartu zuen. 1995ean, Ukrainaren lehenengo espazio-misioa prestatzen ari zirenean, misioan parte hartzeko bere burua boluntario aurkeztu zuen eta bere sorterrira itzuli zen.

Misiorako hautatze-prozesuan Kadeniuk beste hautagaiari, espazio gaietan aditua den Jaroslav Pustovi zientzialari zibilari hain zuzen, gailendu zitzaion bere prestakuntza zela eta.

Espazio-bidaiaren ondoren Kadeniuk Ukrainako espazio-programan jarraitu zuen NKAUn.

2002ko Ukrainako Parlamenturako Hauteskundeetan Verkhovna Radarako hautatu zuten Leonid Kutxmaren aldeko Ukraina Batuaren Alde! alderdiaren zerrendan. Ondoren, Langileen Ukraina - Industrialariak eta Enpresaburuak fakzioan sartu zen. Parlamentuko Defentsa eta Segurtasun Nazionalaren Batzordean lan egin zuen.

2006ko Ukrainako Parlamenturako Hauteskundeetan Litvinen Herri Blokearen 3. hautagaia izan zen. Alderdiak botoen %2,44 besterik ez zuen lortu eta %3-ko muga gainditu ez zuenez, ez zuen ordezkaririk lortu parlamentuan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonid Kadeniuk