Lennart Georg Meri (estonieraz ˈlennɑr̺t ˈɡ̥eorɡ̥ ˈmer̺i ahoskatua; Tallinn, 1929ko martxoaren 29aibidem, 2006ko martxoaren 14a) estoniar idazle, zinemagile eta politikaria izan zen. 1992tik 2001era bitartean Estoniako presidente izan zen. Estoniar mugimendu independentistaren buru nagusia izan zen.

Lennart Meri

(1999)
2. Estoniako presidentea

1992ko urriaren 6a - 2001eko urriaren 8a
Konstantin Päts - Arnold Rüütel
ambassador of Estonia to Finland (en) Itzuli

1992ko apirila - 1992ko urria
Atzerri Arazoetako ministro

1990eko apirila - 1992ko martxoa
Olev Olesk (en) Itzuli - Jaan Manitski (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLennart-Georg Meri
JaiotzaTallinn1929ko martxoaren 29a
Herrialdea Estonia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaEstoniera
HeriotzaTallinn2006ko martxoaren 14a (76 urte)
Hobiratze lekuaMetsakalmistu
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Familia
AitaGeorg Meri
Ezkontidea(k)Helle Meri
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTartuko Unibertsitatea
Lycée Janson-de-Sailly (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
errusiera
Estoniera
finlandiera
alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, diplomazialaria, gidoilaria, itzultzailea, idazlea, politikaria eta filologoa
Jasotako sariak
KidetzaEstonian Academy of Sciences (en) Itzuli
Estonian Writers' Union (en) Itzuli
Kalevalaseura (en) Itzuli
Finnish Literature Society (en) Itzuli
Estonian Heritage Society (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPro Patria Union (en) Itzuli
National Coalition Party Pro Patria (en) Itzuli
Popular Front of Estonia (en) Itzuli

IMDB: nm0580736 Find a Grave: 13620863 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Georg Meriren seme zen, Estoniak Estatu Batuetan izan zuen lehenengo enbaxadorea (1940). Estonieraz gain, frantsesa, ingelesa, finlandiera, alemana eta errusiera hitz egiten zituen. Sobietar Batasuneko gudarosteak, Estonian sartu zenean, Tallinn hartu zuen, familiak Estatu Batuetara joaterik izan baino lehen, eta Lennart Siberian erbesteraturik bizitzera behartu zuten, 1941etik 1946ra, aitak kondena betetzen zuen bitartean. Han, beste hizkuntza finougriarrek interesa sortu zioten. 1953an Historian graduatu zen Tartu-ko Unibertsitate Estatalean, eta idazle eta zinemagile gisa hasi zen lanean. Aurrerago, Estoniako zinemagintza konpainia estatalaren zuzendari eta estoniar idazle sindikatuaren idazkari izatera iritsi zen, ''Eesti Rahvarinne'' (Estoniar Herri Frontea) alderdiaren sortzaileetako bat izateaz gainera. Estonian komunista ez zen lehen gobernuan (1990) kanpo arazoetako ministro izendatu zuten, eta bi urte geroago, enbaxadore Finlandian. Estonia Sobietar Batasunetik bereizi ondoren (1991), Errepublikako lehendakari hautatu zuten. 1996ko irailean, berriro hautatu zuten lehendakari, eta kargu horretan jarraitu zuen 2001ean utzi zuen arte. 2006ko martxoaren 14an hil zen, Tallinneko ospitale batean, gaixotasun luze baten ondoren.

Obra aldatu

  • 1964 – "Tulemägede maale"
  • 1974 – "Virmaliste väraval"
  • 1976 – "Hõbevalge"
  • 1977 – "Lähenevad rannad"
  • 1984 – "Hõbevalgem"

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lennart Meri