Lekunberri (Nafarroa Garaia)

Nafarroa Garaiko udalerria


Lekunberri[3] ([lekunβeri]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerria da eta Leitzaldean kokatua. Iruñearen eta Donostiaren artean dagoenez, beti izan da mendi arteko igarobidea. Larraun udalerriko lurrez inguratutako barrendegi bat da.

Lekunberri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lekunberriko plaza.

Bandera

Lekunberriko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Lekunberri
AlkateaArkaitz Goikoetxea Arriola (EH Bildu)
Posta kodea31870
INE kodea31908
Herritarralekunberriar
Geografia
Koordenatuak43°00′12″N 1°53′38″W / 43.003333333333°N 1.8938888888889°W / 43.003333333333; -1.8938888888889
Azalera6,61 km²
Garaiera569 metro
Distantzia33 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.689 (2023:  33)
alt_left 767 (%45,4)(2019) (%45,5) 769 alt_right
Dentsitatea255,52 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,94
Ugalkortasuna[1]‰ 59,46
Ekonomia
Jarduera[1]% 83,15 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,66 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 56,50 (2018:  %-2,64)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.lekunberri.net

Larraun eskualdearen erdialden dago, Aralarreko mendilerroaren magalean. Udalerriak 1.469 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Larraun udalerria osatzen duten herriek Lekunberri osorik inguratzen dute: iparraldetik Uitzirekin egiten du muga; ekialdetik Etxarri Larraun eta Mugirorekin; hegoaldetik Iribas eta Allirekin; eta ipar-ekialdetik Baraibar, Albiasu eta Azpirotzekin.

Herri honetatik Aralarreko mendilerroarako bidea hartzen da, bertan inguru natural ederra topatzeko aukera dago.

Larraun ibaiko Ixkier ur-jauzia gertu dago Mugiron, Plazaolako bide berdetik 2,5 kilometrora.

Historia aldatu

 
Plazaolako burdinbide zaharraren geltokia, gaur egun Plazaolako bide berdearen harrera-gunea

Mugako herri honetan jauregia eta babes-dorrea izan ziren. Bere historia osoan etengabeko erasoak jasan zituen, bai gaztelauen partetik, eta bai gipuzkoar eta frantziarren partetik ere.

Antza denez, gerrako gertaera historiko batetik datorkio izena, Lekunberri (Leku berri) hainbat aldiz suntsitua eta berreraikia izan da. Herria kiskalita utzi zuen lehen sutea 1430. urtean gertatu zen, eta ordurako, bertan gotorleku bat zela aipatzen da. Gauza jakina da antzina-antzinatik aduana-eginkizunak (bide-saria) bete izan dituela, XIII. mendetik gutxienez, eta hori zela eta, inguruko lurraldeetako merkatariek zenbait zerga ordaindu behar izaten zizkioten Nafarroako Erresumari. Bazuen, halaber, Errege Bide bat ere, Iruñetik Gipuzkoara zihoana, eta bertan, Kate bat jarria zuten XVIII. mendean, eta Tolosako eta Iruñeko posta-ekarleek bertan uzten zuten posta. 1792. urteko txosten baten arabera, Aldundiak Iruñetik Gipuzkoaraino zihoan zortzi legoa baino gehiagoko bide hori proiektatzea erabaki zuen, zoladura irmoko 24 oin gaztelauko zabaleraz, eta oin bat eta laurdeneko lodiera zuen harlanduzko ohantzeak osatua, galtzada lakarra modukoa eratuz, hori guztia harri-koskor sendo eta txikiz estalia, mugarriz eta izkinarriz hornitua.

XIX. mendean baziren bertan bi denda, bi ostatu, taberna, mutikoentzako eskola eta neskentzakoa, eta herritarrek hornitzen zuten parrokia-elizako abadea. Bazen, baita ere, bi errotarri zituen errota bat. 20ko hamarkadan, irin-fabrika, txokolate-fabrika, gatz-fabrika, zerrategia eta komentua ere bazeuden.

1990eko hamarkadaren hasieran, Lekunberri Larraunetik banatu eta udalerri independentea osatu zuen.

Demografia aldatu

Lekunberriko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 131 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %11,12 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

Udalerria denetik Lekunberriko alkatea José María Aierdi Fernández de Barrena izan da[4]. 2007an hauteskundeetara bi talde aurkeztu ziren eta Aierdiren Lekunberriko Taldeak udaleko bederatzi zinegotzietatik zazpi lortu zituen, gehiengo osoa. Zuri emandako botoak 46 izan ziren (emandako boto guztien %6,80). Eta baliogabeko botoak hamalau izan ziren (emandako botoen %2,03). Abstentzioa %22,91koa izan zen.

Lekunberriko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Lekunberriko Taldea 443 7
Laia Elkarlanean 187 2

2011n aurkeztu ziren hiru zerrenda eta lortutako hautetsiak: Lekunberriko Taldea (6), Bildu (3) eta PP (0). Alkate kargua berretsi zuen Aierdi EAko kidea zen, baina ezker abertzalearekiko hurbilketarekin ados egon ez, eta egun Hamaikabateko Nafarroako burua da.

Lekunberriko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Lekunberriko Taldea 415 6
Bildu 232 3
PP 54 0

Udaletxea aldatu

  • HELBIDEA: Alde Zaharra, 41

Alkateak aldatu

1995-1999 José Mari Aierdi Fernández de Barrena
1999-2003 José Mari Aierdi Fernández de Barrena
2003-2007 José Mari Aierdi Fernández de Barrena
2007-2011 José Mari Aierdi Fernández de Barrena Lekunberriko Taldea
2011-2015 José Mari Aierdi Fernández de Barrena Lekunberriko Taldea
2015-2019 Mikel Mikeo Lekunberriko Taldea
2019- Gorka Azpiroz Lekunberriko Taldea

Azpiegitura eta garraioak aldatu

 
Lekunberri udalerriko kale baten ikuspegia.

AP-15 edo Leitzarango autobidea, Iruñea eta Donostia lotzen dituena, herritik gertu igarotzen da.

Garraio publikoa aldatu

La Muguiroarra autobus konpainiak Lekunberri Iruñearekin lotzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura aldatu

 
Aralarko santutegia

Lekunberrin kultur adierazpide asko dago. Gaur egun, bertan euskaldunak eta atzerritarrak elkarrekin bizi dira. Kaleetan hizkuntza asko entzuten da.

Mikel goiaingeruaren santutegia aldatu

Aralar inguruan, altxor artistiko eta kultural paregabea gozatzeko aukera dago: Fondo megalitiko handia, eta lehenengo erromanikokoa den Done Mikel Aralarkoaren santutegia.

Musika aldatu

"Berri Txarrak" taldea herrian sortu zuten 1994an. Ordutik, Euskal Herriko rock banda erreferentziakoa bihurtu da. Taldeak bere lehenengo kontzertua eman zuen frontoiko plazari taldearen izena jarri dio udalak.

Hedabideak aldatu

Lekunberriar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa