Leizeen Liburua, Egiptoko Inperio Berriko Liburuetatik, berantiarrena da, eta bere izena, Duata (beste mundua), leizeetan banatuta dagoelako hartzen du. Literarioena ere bada, testua, irudiei nagusitzen zaielarik.

Hildakoak, bere ibilbidean, leize batzuk zeharkatzen ditu, eta jaso ditzakeen sariak zein jasan ditzakeen zigorrak aipatzen dira: egiptoarrek utzi diguten infernuaren deskribapenik hoberena du.

Amduateko Liburuak, hildakoak jarraitu beharreko bidea deskribatzen duen bitartean eta Hilen Liburuak, beste mundurako bidaia ondo amaitzeko sorginkeria ugari irakasten duen bitartean, honek, bere lurreko bizian, hil ondoren zorrotz zigortuak izango diren ekintzak egitea eragozteko informazioa ematen du. Bertsio oso bat, Seti I.aren zenotafioan dago, eta beste bat Ramses VI.aren hilobian, KV9.

Deskribapena aldatu

 
Ramses IV.aren hilobia

Ahari burudun eguzki jainkoaren bi margok, bi zatitan banatzen dute, zati hauetako bakoitza, aldi berean, beste hirutan banatuta dagoelarik, sei banaketa, beraz, testua irudiekin konbinatuz, beste liburuak (Amduateko Liburua eta Ateen Liburua). Zerraldoak irudikatzen dituzten obalo batzuk daude, eta, beheko erregistroan, Eguzki Jainkoaren etsaiak, buruz behera irudikatuak daude, gorriz eta beltzez, eskuak bizkarrean lotuta dituztela. Prozesioa, jainkoaren leizeetako bidearen paraleloan aurrerantz doa, bosgarren banaketan, kaldaretan erretzen diren arte, Eguzkia Duatetik jaiotzen ari den bitartean.

Beste liburuekiko dituen ezberdintasunak aldatu

  • Bidaia ez du hamabi ordutan banatzen.
  • Eguzki txalupa, soilik amaieran agertzen da.

Leizeen Liburuarekin apaindutako hilobiak aldatu

Egiptoko XIX. dinastia

Egiptoko XX. dinastia

Egiptoko aro berantiarra

  • Pedamenopeten hilobia. Bertsio osoa.


Kanpo estekak aldatu