Leiho terapeutiko edo tarte terapeutikoa gaixotasun bat tratatzeko erabilgarria den sendagaiaren dosi tartea da. Dosi tarte horretatik behera ez du eraginkortasunik izango eta gora toxikotasuna agertuko da gaixoaren bizitza ere arriskuan jarriz. Beraz, sendagaiaren erabilera segurua izan dadin erabili beharreko dosi tartea da.

Leiho terapeutiko hau sendagai bakoitzaren ezaugarria da. Honela leiho terapeutiko zabal eta estuko sendagaiak izango ditugu. Azkenengoek toxikapen arrisku gehiago dutenez, monitorizazioa beharrezkoa izango dute, hau da, sendagaiaren kontrentrazioaren neurketak egin beharko dira odolean.

Tarte hau DE50 eta DT50-en arteko erlaziotik ateratzen da. DE50 dosi eraginkorra da, hau da, sendagaia hartutako gaixoen %50-etan eragin terapeutikoa sortuko duen dosia eta DT50 gaixoen %50-etan toxikotasuna sortzen duen dosia.

Leiho terapeutiko estuko zenbait osagai aktibo:

Kanpo estekak aldatu