Lehenengo meza Kabilian

.

Lehenengo meza Kabilian
Jatorria
Sortzailea(k)Horace Vernet
Sorrera-urtea1854
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaCantonal Museum of Fine Arts (en) Itzuli
BildumaCantonal Museum of Fine Arts (en) Itzuli

Lehenengo meza Kabilian (frantsesez: Première messe en Kabylie) Horace Vernet (1789-1863) frantziar margolariaren olio-pintura da.Lausanako Arte Ederretako Museo Kantonalaren (MCBA) bidumakoa da, Edgar Kaufmann jr. en 1959. urtean egindako dohaintza bati esker.

Ezaugarriak aldatu

Irudi honek kristautasunaren hedapenarekin zerikusia du eta erakusten du erlijioa nola izan den estrategikoki erabilia mendebaldeko inperialismoa legitimatzeko. Agertzen den ospakizuna hego-ekialdeko Algerian 1853ko ekainaren 14ean ospatu zen, Algeriara iritsi ziren hogeigarren urteurrena ospatzeko. Artelan hau helburu propagandistarekin margotu zen Parisen eta Bigarren Inperioren aldeko ikuspuntua indartu nahi zuen. Afrikako erreferentziak ia ez dira agertzen. Margolariak berak parte hartu zuen ospakizunean eta lurralde fedegabe batean Jainko kristauaren goraipamen horretan hunkitua sentitu omen zen.[1]

Erakusketak aldatu

- "L'Orientalisme en Europe: de Delacroix à Matisse" du 28 mai au 28 août 2011. La Vieille Charité Marsella -“1516-2016: Bake-itunak. Tratatos de paz. Traités de paix. Peace Treaties. 2016/6/18-2016/10/2. San Telmo Museoa. Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia.

Bibliografia aldatu

  • "L'Orientalisme en Europe: de Delacroix à Matisse" du 28 mai au 28 août 2011. Centre de La Vieille Charité. Marsella. Hazan: Paris, 2010. Erakusketaren katalogoa.
  • “1516-2016: Bake-itunak. Tratatos de paz. Traités de paix. Peace Treaties. 2016/6/18-2016/10/2. San Telmo Museoa. Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia. Donostia / San Sebastián 2016: Donostia, 2016. Erakusketaren katalogoa

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Vernet: Lehenengo Meza Kabilian margolanaren fitxa. (Noiz kontsultatua: 2016-07-10).


Kanpo estekak aldatu