Legutio edo Legutiano (tradiziozko erabileran, Billerle) Arabako iparraldeko udalerria da, Zuiako Kuadrillakoa, Bizkaia eta Gipuzkoarekin mugan dagoena. Bilbo eta Gasteiz artean dago.

Legutio
 Araba, Euskal Herria
Legutioren ikuspegia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaGorbeialdea
Izen ofizialaLegutio
AlkateaNerea Bengoa Garcia de Cortazar (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01170
INE kodea01058
Herritarralegutioar
Kokapena
Koordenatuak42°58′52″N 2°38′48″W / 42.9809869°N 2.6467053°W / 42.9809869; -2.6467053
Map
Azalera45,85 km2
Garaiera568 metro
Distantzia16 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria2.048 (2023)
31 (2022)
alt_left 890 (%43,5) (%48,6) 995 alt_right
Dentsitatea0,04 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 21,29
Zahartze tasa[1]% 28,54
Ugalkortasun tasa[1]‰ 41,06
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,54 (2011)
Genero desoreka[1]% 17,64 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,22 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 37,02 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 19.83 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1333
Webguneahttp://www.legutiano.net/euskara.asp

Haren erdigunean dago izen bereko herria, udalerriko herriburua, eta beste lau kontzejuak hauek dira: Elosua-Ollerieta ipar-mendebaldean, Urrunaga-Nafarrate hego-mendebaldean, eta Urbina eta Goiain hegoaldean.

2016an 1.732 biztanle zituen. Bigarren udalerririk populatuena da Gorbeialdeako eskualdean, Zuiaren atzetik eta Zigoitiaren aurretik.

Legutio, elurpean.

Etimologia aldatu

Villarreal de Álava deitu izan zaio gaztelaniaz, azken urteotan deitura hori baztertuta badago ere. Inguruko eskualde osoan, euskaraz, Bilerle deitu izan zaio tradizioz. Halaber, Legutiano izena ere erabili izan da euskaraz nahiz gaztelaniaz, baina gaur egun Legutio hartu du udalak izen ofizialtzat (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2010-03-10), Euskaltzaindiaren irizpenarekin bat eginez.[4]

Geografia aldatu

Inguru naturala aldatu

 
Legutio udalerriko Elosu herriaren ikuspegia.
Gerra Zibilaz, Gregorio Biteriren testigantza (Ahotsak[5] proiekturako)

Santa Engrazia, Legutio eta Urrunagako urtegien ondoan dago, Bizkaiko mugaren ondoan. Legutioko herriburuaren ekialdean Arlaban mendilerroa dago, Albertia mendia (868 m) gainean duela.

Udalerri mugakideak aldatu

Bidegurutzea aldatu

Legutio hiru probintzien arteko bidegurutzean dago kokatuta. Gasteizekin (17 km-tara) lotuta dago N-240 errepidearen bidez. Arrasaterekin (22 km-tara), bestela, A-2620 errepidez Aramaiotik edo AP-1 autopistaz Lukutik komunikatuta dago.

Bilborekin (60 km-tara), azkenik, bi bide nagusi daude: Barazar mendatekoa, Ubide eta Arratiatik N-240 errepidez, edo bestela Urkiola mendatekoa, Otxandio eta Durangotik, N-623 errepidez. Hirugarren bidea, AP-68 autopistaz izango litzateke, Murgiatik.

Auzoak aldatu

Udalerriaren iparraldean, Etxebarri auzoa mendebaldean, urtegiaren gaineko zubia zeharkatuta, eta ekialdean Goikoetxe auzoa daude. Hegoaldean, aldiz, Kurutzalde eta Mendikotxe auzoak daude. Kurutzalde dago Zabalain parkearen penintsula eta Gasteizerako errepidearen arteko bidegurutzean.

Herrigunean, Carmen kalea da ardatz nagusia, A-2620 errepidearekin jarraitzen duena, Aramaiorantz. Kale honetan udaletxea dago, La Unión enparantza gurutzatzen du eta, iparraldeko muturrean, Elixoste plaza dauka, San Blas parrokiaren ondoan dagoena. Carmen kalearen ekialdean eta paraleloki Erdiko kale dago eta hurrengoa, ekialderago, Goikuri kalea. Kale nagusiaren mendebaldean, aldiz, Beheko kalea dago.

Historia aldatu

1333. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Legutioko herria. Urte horretan bertan jaso zuen hiri gutuna Alfontso XI.a Gaztelako eta Leongo erregearen eskutik. Hurnaga, Goiain, Urbina, Anguello, Nafarrate eta Elosuko herrixkak bertara batu ziren orduan. 1371an Abendañoko Jaunen eskuetara pasatu zen. 1471an Haroko Kondeak Gasteiz hartu zuen, eta handik Villarreal de Alava-rantz abiatu zen, herri hau ere okupatzeko asmoz. Hala ere, Pedro de Abendaño ganboatarraren alde egin zuten soldadu bizkaitarrek eta Trebiñuko Kondeak, eta alde egin behar izan zuten Harotarrek Balmaseda alderantz.

XVI. mendean auzi ugari zeukan hiribilduak inguruko kontzejuekin: Santa Engrazia ibaia zela-eta Zigoitiarekin, Quetura mendiagatik Otxandiorekin, Mendiguren, Abetxuko, Durana, Nafarraterekin, ... María Ladrón de Guevara y Abendaño, Escalanteko kondesa, Villarrealgo Jaurerriaren azken jabea izan zen. Valladolideko Kantzilertzak Real Carta Executoria eman zuen 1682an, hiribildua eta kondesaren arteko ika-mika bideratzeko. Ordutik aurrea, villa realenga da.

1795eko uztailaren 13an, Dessein jeneral frantziarrak Villarreal bereganatu zuen Konbentzioaren Gerran. Ia ehun urte geroago, Bigarren Karlistaldian, Araba zortzi "Comandancias de Armas"-etan banatuta zegoen, haietako bat Villarreal zen, garrantzi handiko herria baitzen (1877an 1.500 biztanle zituen). 1875eko uda aldean, herriak nozitu zituen ekintza gogorrak eta sute handiak liberalen aldetik.[6]

Espainiako Gerra Zibilaren garaian gudu latzak gertatu ziren herriaren inguruan, Legutioko gudua izenekoa, 1936ko udazkenean.[7]

Banaketa administratiboa aldatu

Legutioko udalerria bost herriz osatua dago:

Demografia aldatu

Legutioko biztanleria

Politika aldatu

 
Legutioko udaletxea

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Legutioko alkatea Bilduko Jon Iñaki Leza de la Llera izan zen 2011-2015 bitartean.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, eta Nekane Garaigordobil alkate hautatua izan zen.

Udal hauteskundeak aldatu

Legutioko udalbatza

Alderdia

2019

2023

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
5 / 9
391 (% 46,77)
5 / 11
330 (% 41,93)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
257 (% 30,74)
4 / 11
272 (% 34,56)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
1 / 9
132 (% 15,79)
2 / 11
128 (% 16,26)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
24 (% 4,07)
0 / 11
32 (% 5,34)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak alea.eus webgunean

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Legutioko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[8]
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8][9][10] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8][9] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Goikoetxea Arruabarrena[8] 1995 1995 a Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Maria Gallastegui Sistiaga[8] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ramon Lopez de Bergara Astola[8][11] 1999 2003 Euskal Herritarrok
Francisco Retegui Ayastuy[8] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Pedro Julian Berriozabal Arregi[8][12][13] 2007 2011 Eusko Alkartasuna
Jon Iñaki Leza de la Llera[8][14][15] 2011 2015 Bildu
Nekane Garaigordobil Bengoa[8][16] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Cesar Fernandez de Gamarra Egurrola[8][17][18][19][20] 2019 2019 b Euskal Herria Bildu
Jon Zuazo Cubero[8][21][22][23][24] 2019 2022 c Euskal Herria Bildu
Juan Cruz Jainaga Inziarte[8][22][23][24][25] 2022 2023 Euskal Herria Bildu
Nerea Bengoa Garcia de Cortazar[26] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b 2019ko Urrian Cesar Fernandez de Gamarra Egurrola Alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

c 2022ko Otsailean Jon Zuazo Cubero Alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

Ekonomia aldatu

Legutioko udalerrian Goiaingo industrialdea dago, batez ere Arabako eta Debagoieneko enpresak biltzen dituena.

Garraioa aldatu

Araba Bus sareko   eta   lineak zerbitzua ematen diote udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
2 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)LukuUrbinaGoiainLegutio Ibarra
18 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Gasteiz (Alas/Boulebard)DuraLukuUrbinaGoiainLegutioOtxandio (ospitalea)Otxandio (Anteparaluzeta)Abadiño (Amaitermin)Urkiola (santutegia)Urkiola (Santi Gaztelu)MañariaMañaria (Aldabarrena)Izurtza (Ortuzar)Izurtza (Eleizalde)Iurreta (Maspe) Durango
(Landako)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6a Otxandio
Legutio
OletaElosuElosu (Ollerieta)NafarrateUrrunagaLarrabeaLegutio (Zabalain) Otxandio
Legutio
6b Gasteiz
Legutio
Dura
ZurbaoArzubiagaLangara GanboaZiraoBetolatzaLukuUrbinaUrrunagaNafarrate Gasteiz
Legutio
Dura

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Legutioko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[27][28]proiekturako egina, ahozko ondarea haso eta zabaltzeko.

Luis Luziano Bonapartek bizkaieraren baitan sailkatu zuen Legutioko euskara. Gaur egungo sailkapenaren arabera, ordea, Otxandio inguruko euskara[29][30] genuke, mendebaldeko euskararen sartalde eta sortaldeko azpieuskalkien artekoa.

1981eko erroldan, 794 erdaldun, 267 euskaldun (osorik alfabetatuak 121, partzialki alfabetatuak 80 eta ez alfababetatuak 66) eta 244 elebidun hartzaile zeuden.

Gaur egun, goraka doa bertako euskaldunen kopurua, eta bertso-eskola bat ere badute.

UEMAren arabera 2016an biztanleen % 53,4 euskaldunak ziren eta euskararen erabilera % 9,2 zen[31].

Kirolak aldatu

  • Larrabeako Golf-Kluba
  • Estropadetarako Nazioarteko Eremua

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskal Onomastikaren Datutegia.
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  6. Legutioko historia Auñamendi entziklopedian.
  7. Lur entziklopedietatik hartua.
  8. a b c d e f g h i j k l m n o (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  9. a b «Legutiano» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  10. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 133 or..
  11. (Gaztelaniaz) «PNV y EA fuerzan un pleno en Legutiano para condenar el atentado» El País 2000-10-03 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).
  12. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Legutiano es el primero que se niega a firmar las expropiaciones de la 'Y'» El Diario Vasco 2007-06-20 (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).
  13. (Gaztelaniaz) «Azkarraga: "Esta batalla la vamos a ganar"» Público 2008-05-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  14. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Legutiano denuncia que construir un nuevo cuartel de la Guardia Civil "dividirá en dos el pueblo"» 20 minutos 2015-03-05 (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  15. (Gaztelaniaz) «Antxon Belakortu abandona la política y Salgado le sustituye en Juntas» Gasteiz Hoy 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  16. (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  17. (Gaztelaniaz) «EH Bildu repite victoria en Legutiano, uno de sus feudos» El Correo 2019-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  18. (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  19. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  20. (Gaztelaniaz) «Dimite el alcalde de Legutio, César Fernández de Gamarra (EH Bildu), cuatro meses después de tomar posesión» Cadena SER 2019-10-22 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  21. (Gaztelaniaz) «Jon Zuazo (EH Bildu) será el nuevo alcalde de Legutiano (Álava)» Diario de Noticias de Álava 2019-10-28 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  22. a b (Gaztelaniaz) «Juan Cruz Jainaga sustituye a Jon Zuazo como alcalde de Legutio» Gasteiz Hoy 2022-01-07 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  23. a b (Gaztelaniaz) «Juan Cruz Jainaga (EH Bildu) tomará el testigo de Jon Zuazo en la Alcaldía de Legutio» Naiz 2022-01-07 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  24. a b (Gaztelaniaz) «Legutio elige al tercer alcalde de esta legislatura» Diario de Noticias de Álava 2022-02-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  25. «EH Bilduren aginte makila kolokan da Legution - Gorbeialdea» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  26. (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  27. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
  28. Ahotsak Ahozko Ondarea. (2017-04-07). Legutioko Ahotsak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
  29. «Otxandio ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
  30. «Legutio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
  31. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. 2021-02-10 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  32. Euskal Buztingintza Museoaren webgunea

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa