Lege organikoa Gai jakin bati buruzko legea da, oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak garatzen dituena eta autonomia-estatutuak eta hauteskundeetarako sistema orokorra onesten dituena, baita Konstituzioak lege organikoaren bidez arautu behar dela esaten duen edozein gairi buruzkoa ere. Lege organikoa onetsi, aldatu edo indarrik gabe uzteko, gehiengo osoa behar da Kongresuan, lege-egitasmoa osorik hartuta egingo den azken bozketan.[1] Zuzenbide konparatuan aurrekaririk antzinena 1958ko Frantziako Konstituzioarena da, lege arrunten eta konstituzionalen artean ertaineko maila bat ezarri zuena.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2017]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.