Laurel kalea (gaztelaniaz: Calle del Laurel) Logroñoko alde zaharrean kokaturik dagoen kalea da. Taberna giro eta pintxo espezializatuak izateagatik da ezaguna. Espainia iparralde guztian ezagutzen da eta ohikoa izaten da kanpotik etorritako jende taldeak ikustea, baita Euskal Herritik joandakoak ere.

Laurel kalea
Calle del Laurel
Laurel kaleko txartela
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Municipality of La RiojaLogroño
Koordenatuak42°27′56″N 2°26′54″W / 42.46551°N 2.44846°W / 42.46551; -2.44846
Map
Webgune ofiziala
Laurel kalea eta Travesia del Laurel arteko izkina. Zoruan Ebro ibaiaren ibilbide okerra ikusten da.

Kokapena aldatu

200 metroko luzera duen kalea da eta Konkatedraletik, San Blas merkatutik eta Espolón pasealekuan oso gertu dago. Capitán Gallarza, Albornoz eta Travesía del Laurel kaleetatik sartzen da bertara. Laurel kaleko tabernei Travesía del Laurel kalean dauden tabernek jarraipena ematen diete eta kaleak "L" itxura hartzen du. Laurel kalearen erdialdean Albornoz kale labur eta estuak ere segida ematen dio.

Historia aldatu

Laurel kalea Bretón de los Herreros kalearen paralelo doa. Antzina kale bien artean Logroñoko harresia zegoen. 1862an harresia bota zutenean haren tokian etxeak eraiki zituzten. XIX. mendean zehar kale bien arteko pasabiderik ez zegoen eta bizilagunek distantzia luzea egin beharra zuten batetik bestera joateko. 1878ko maiatzaren 11n eraikin bat bota eta kale bien arteko lotunea eratu zen, "Travesía del Laurel" kalea sortuz[1].

Logroñon zabalik dirauen taberna zaharrena bertan ezarri zen, "Blanco y Negro"[2]. Gaur egun ere Laurel kaleko ezagunenetakoa da, "Soriano"[3], "Jubera"[4] eta beste hainbatekin batera.

Gastronomia aldatu

Tabernak aldatu

Laurel kaleak dituen 200 metro eskasetan 65 taberna eta jatetxe daude. [5]. Taberna bakoitzak bere pintxo berezia du eta gehienek pintxo ezberdin gutxi batzuk baino ez dituzte ateratzen. Edaria ardoa edo garagardoa izaten da eta tradizionalki edalontzi txiki batean ateratzen da, jatekoa bultzatzeko baino ez. Tabernak txikiak dira eta gehienetan ez dago jartzeko lekurik. Tabernen kanpoaldean upelak daude edalontzia eta platertxoak uzteko, baina COVID-19 pandemiak dirauen artean ezingo dituzte atera[6].

Aspaldian San Agurtín kalean ere Laurel kalearen erakarpenaz baliatuz taberna ugari ireki dira, berriak eta gehienetan pintxo espezialitaterik ez dutenak. Badira jatetxeak ere pintxo sofistikatuak egiten dituztenak.

Pintxoak aldatu

 
Laureleko txanpinoiak

Laurel kaleko pintxo ezagunenak honako hauek dira[7]:

  • Txanpinoiak ganbarekin
  • "matrimonio" (antxoa eta piperra)
  • "cojonudo" (arrautza, txorizoa eta piper mina)
  • "zapatilla" (urdaiazpikoa eta tomatea)
  • "tio Agus" (pintxo morunoa saltsa berezi batekin)
  • patata minak
  • patata tortila
  • "embuchado" (arkume hestea)
  • txerri belarria
  • olagarroa galiziar erara
  • "gambón"
  • "rotos" (arrautza hautsiak)

Bitxikeriak aldatu

  • Ordutegia: Tabernak eguerdian irekitzen dira. Ondoren zortziak alderarte itxita egoten dira eta berriz irekitzen dira hamaikak alderarte[8].
  • Laurel kaleak ezizena du, "la senda de los elefantes", sartzen den jende guztia lauhankatan eta "tronpa" ateratzen delako[9]. Ebro ibaiak Errioxan duen ibilbide okerraren bidea marraztu zuten zoruan[10] eta horrek ere bat egiten du ezizenarekin.
  • Ezkon aurreko azken afaria egiteko toki bihurtu zen eta talde ugari etortzen ziren Espainiar Estatu guztitik. Asteburu batean 170 taldetik gora kontatu ziren. Ordutik aurrera horrelako afaritan zetozen taldeak ez onartzeko txartelak jartzen hasi ziren tabernak eta udaletxeak ere neurriak hartu zituen[11][12].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Calle del Laurel, calle del laurel, Logroño (2021)» www.localbarsfinder.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  2. «Blanco y Negro, clásico entre los clásicos | Logroño en sus bares - Blogs larioja.com» blogs.larioja.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  3. «Los sorianos del Soriano | Logroño en sus bares - Blogs larioja.com» blogs.larioja.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  4. (Gaztelaniaz) «BAR JUBERA (Logroño)» PATATAS BRAVAS WORLD 2017-04-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  5. (Gaztelaniaz) «La mejor ruta de pinchos por la calle Laurel - Logroño 【 2021 】 🥇» Aprendizaje Viajero - Blog de Viajes y Guias de Paises 2019-06-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Se prohiben las barricas y las mesas altas en las zonas de Laurel y San Juan» Rioja2.com 2020-11-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  7. (Gaztelaniaz) Ruiz, Roberto. (2020-08-11). «De pinchos por La Laurel de Logroño: 10 bares imprescindibles» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  8. (Gaztelaniaz) «Bares de tapas. Lo que debes saber» Calle Laurel (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  9. (Gaztelaniaz) ▷Calle Laurel en Logroño - Escapada a Logroño por la Calle Laurel. 2018-02-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  10. (Gaztelaniaz) «Ríos en La Laurel» Dame Barro que soy Navarro 2014-02-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  11. (Gaztelaniaz) «La calle Laurel en pie de guerra contra la llegada de las despedidas de solteros» Rioja2.com 2017-06-03 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  12. (Gaztelaniaz) «Logroño le pone coto al desmadre» La Rioja 2018-03-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).

Kanpo estekak aldatu