Laura Garrido

euskal politikaria

Laura Garrido Knörr (Gasteiz, 1970eko abenduaren 25a - ) VIII. eta IX. legegintzaldietako PPko eusko legebiltzarkidea da. Zuzenbidean lizentziatua dago eta Herri Administrazioetako Masterra (HAEE) du eta Zientzia Politikoetako ikasketak ere burutu ditu. Alderdi Popularreko euskaldun bakarrenetakoa da.

Laura Garrido


Eusko Legebiltzarkidea

2020ko abuztuaren 3a -
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2016ko urriaren 21a - 2020ko otsailaren 11
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2012ko azaroaren 20a - 2016ko abuztuaren 2a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2009ko apirilaren 3a - 2012ko abuztuaren 28a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2006ko urriaren 3a - 2009ko urtarrilaren 6a
María José Lafuente Orive
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLaura Garrido Knörr
JaiotzaGasteiz1970eko abenduaren 25a (53 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEHUko Zuzenbide Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
KidetzaEuskadiko Alderdi Popularra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
Araba

Biografia aldatu

Laura Garrido Gasteizen jaio zen 1970eko abenduaren 25ean. Gasteizko Olabide Ikastolan ikasi zuen. Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean (IVAP-HAEE) Administrazio Publikoetan espezialista eta Zientzia Politikoetako ikasketak egin ditu.

Alderdi Popularreko (PP)1 kidea da eta Barrundiko eta Lizartzako zinegotzia izan zen. 1999tik Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea izan da, eta 2003an Arabako foru-ganbera horretan mahaiko lehen lehendakariorde bihurtu zen.

Laura Garrido Eusko Legebiltzarreko kidea da 2006. urtetik aurrera.[1][2]

Lan eta Gizarte Gaietako idazkaria izan zen, eta Alderdi Popularraren Arabako zuzendaritza-batzordearen bozeramailea.[3] Gaur egun, Alderdi Popularraren exekutiba nazionaleko kide da.

Arantza Quirogarekin batera, Laura Garrido euskara dakien eta hitz egiten duen alderdiko pertsonetako bat da.[4] Eta bera izan da ETB1eko hauteskunde-eztabaidetan edo euskaraz egindako tertulietan eta elkarrizketetan, gehienetan ordezkatzen du bere alderdia.[5][6][7]

2020ko urriaren 7an Euskal Herriko Alderdi Popularreko idazkari nagusi hautatu zuten, eta EAEko 2024ko hauteskundeetan bera izan zen Alderdi Popularraren lehendakarigaia.[5]

Kargu politikoak aldatu

  • Eusko legebiltzarkidea, VIII. eta IX. legegintzaldietan.
  • Barrundiako zinegotzia (1999-2007).
  • Lizartzako zinegotzia (2007-2011).
  • Arabako Batzar Orokorretako lehendakariorde lehena (2003-3007).

Erreferentziak aldatu

  1. «Garrido Knörr, Laura - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  2. (Gaztelaniaz) IPARRAGUIRRE |, ANTTON. (2010-02-07). ««Algún día habrá una mujer lehendakari»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  3. (Gaztelaniaz) Laura Garrido. 2024-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  4. «De la ikastola a edil en Barrundia». www.elcorreo.com. 10 de julio de 2008.
  5. a b «Hauteskunderik lehiatuenen lehen debate handia, gaur, ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en» EITB 2024-04-10 (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  6. «Entrevista a Laura Garrido, esta noche, en 'Ahoz Aho +'». eitb.eus. 26 de septiembre de 2017.
  7. Berria. «Berria.eus» A20 Espainiako Gorteetarako hauteskundeak (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).

Kanpo loturak aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.