Laugarren Koalizioko Gerra

Laugarren Koalizioko Gerra 1806an Frantzia Iraultzailea geldiarazteko Europako zenbait boterek zuzendutako ahalegin militarra da, Napoleon boteretik kentzea eta frantziar eragina gutxitzea asmoa zuena.[1] Koalizio horretan Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuak, Prusiak, Errusiak, Saxoniak eta Suediak parte hartu zuten.

Laugarren Koalizioko Gerra
Napoleondar Gerrak eta Koalizioaren Gerrak
Napoleon Friedlandeko guduan
Data1806ko urriaren 9a1807ko uztailaren 9a
LekuaErdialdeko Europa, Errumania eta Moldavia
EmaitzaFrantsesen garaipena
Gudulariak
 Prusiako Erresuma
 Errusiar Inperioa
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Saxonia
 Siziliako Erresuma
 Suedia
Frantzia Frantziar Errepublika
 Bataviar Errepublika
 Napoleondar Italia
Italia Etruriako Erresuma
 Napoliko Erresumav
 Espainia
 Bavariako hauteslerria
 Württembergeko Erresuma
Holandako Erresuma
 Suitza
Polonia Poloniar legioak

Koalizio horretako kide gehienak lehendik ere Frantziaren aurka borrokan ari ziren Hirugarren Koalizioaren zati gisa, eta, beraz, ez zen tarteko bake aldirik izan. 1806an, Erresuma Batuak eskatuta eta Londresko kabineteak Prusiako gorteari emandako laguntza ugariei esker, azken hau koalizioari batu zitzaion, austriar porrotaren ondoren Frantziaren botere azaleratuaren beldur. Prusia eta Errusia kanpaina berri baterako mobilizatu ziren, eta Prusiako tropak Saxonian bildu ziren.

Napoleonek kontraerasoa egin zuen, 1806ko urrian Jenako eta Auerstädteko guduetan prusiarrak modu erabakigarrian garaituz. Napoleonen indar frantsesek, orduan, Prusia okupatu zuten, Berlin 1806ko urriak 25ean hartuz, eta ekialdeko Prusiara eta errusiar mugara joanez, non 1807ko otsailean errusiar tropekin topaketa bat izan zuten Eylauko guduan. Bertan Napoleonen aurrerapena zertxobait eten zen.

Azkenik, 1807ko ekainaren 14an Napoleonen armadak errusiarrak suntsitu zituen Friedlandeko guduan, eta hiru egun beranduago Errusiak su-eten bat eskatu zuen. 1807ko uztailean, Tilsiteko Itunaren bidez, Frantziak Errusiarekin bakea egin zuen eta Prusia Frantziari, Jerôme Bonaparteren Westfaliako Erresumari eta Varsoviako Dukerri Handia berriari bere lurraldeen erdia uztera behartu zuen. Europako mendebaldearen eta erdialdearen gaineko erabateko kontrola birtualki Napoleonen eskuetan zegoen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Pereira, Juan Carlos. (2008). Diccionario de relaciones internacionales y política exterior. Bartzelona: Ariel ISBN 978-84-344-1829-5..

Kanpo estekak aldatu