Laterango Kontzilioa (649)

Laterango Kontzilioa 649 urtean Erroman egin zen sinodoa izan eta, horregatik, lehen edo bigarren Sinodo Lateranense izenarekin ezagutzen da baita ere. San Joan Laterangoaren basilikan egin zen baina ez da Laterango I. Kontzilioarekin nahastu behar.

Maximus Aitortzailea, agian Kontzilioaren aktak idatzi zituen monjea.

Historia aldatu

Kontzilioa Martin I.a Aita santuak deitu zuen, monotelismo kondenatzeko asmoz. Monotelismo VII. mendeko heresia izan zen, Kristorengan jainkozko eta gizonezko izaera eta borondatea onartzen zituen arren, jainkozko borondateak agintzen zuela aldarrikatzen zuena. Monotelismok hirukoiztar kristautasun eta monofisismoaren arteko konponketa izatea bilatzen zuen. Joera hau Konstantinoplako patriarka ekumenikoa zen Sergius I. Konstantinoplakoak eta ekialdeko beste apezpikuek defenditzen zuten. Sinodo hau Elizak ez du Kontzilio Ekumeniko gisa onartzen. Dena dela, bere garrantzia izan zuen zeren eta lehengo aldiz Aita santua Bizantziar enperadorearengandik independente izaten saiatu baitzen.

Egile batzuren ustez, sinodo honen Kanonak Maximus Aitortzaileak idatzi zituen.[1]

Baina behin bilkura bukatuta, Martin I.a eta Maximus atxilotuak izan ziren, 653 urtean. Ravenaren exarkak horrela aginduta. Bizantzioko enperadorean zen Konstante II.ak monotelismoaren aldekoa zen eta beraren aginduz hartu zuen erabakia aipatutako exarkak. Martin I.a, epaiketa egin gabe kondenatuta izan zen baina Konstantinoplara bidali aurretik hil egin zen. Hori dela eta bera da martiri bezala onartua izan den azken Aita santua.[2] Maximus, bestetik, kondenatu eta torturatu zuten, ondoren erbestera bidaltzeko.[3]

Kontzilio honen dotrina azkenik Konstantinoplako III. kontzilioan onartua izan zen, 680 urtean.

Erreferentziak aldatu

  1. Ekonomou, Andrew J. 2007. Byzantine Rome and the Greek Popes: Eastern influences on Rome and the papacy from Gregory the Great to Zacharias, A.D. 590-752. Lexington Books., 116 or.
  2. David Hughes Farmer, The Oxford Dictionary of the Saints (Oxford:Oxford University Press, 1987) (ISBN 0-19-869149-1) 288 or.
  3. Gerald Berthold, "Máximo Confessor" in Encyclopedia of Early Christianity, (New York:Garland, 1997) (ISBN 0-8153-1663-1).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu