Larreinetako funikularra

eraikitako euskal ondare nabaria Tragaparan
43°18′5″N 3°2′31″W / 43.30139°N 3.04194°W / 43.30139; -3.04194

Larreinetako funikularra Trapagaran udalerriko La Escontrilla eta Larreineta auzoak lotzen dituen funikularra da. Eusko Trenbideak garraio enpresa publikoak ustiatzen du Euskotren marka komertzialaren bidez, eta Euskotrenen sarearen FE lineaz identifikatzen da.

Larreinetako funikularra
  

Larreinetako funikularra.
Datu orokorrak
Garraio motaFunikularra
EskualdeakTrapagaran
LeloaZure bide berean
Lineak1
Geltokiak2
Bidaiariak139.692 (2018)[1]
JabeaEusko Jaurlaritza
WebguneaLarreinetako funikularra
Ustiapena
Hasiera1926ko irailaren 24a[2]
EragileaEusko Trenbideak
Ibilgailuak2
Ibilgailuen luzera7,95 m
Maiztasuna20' 30'
Datu teknikoak
Luzera1,179 km[3]
Galiboa1,2 m[4]
Abiadura maximoa7,2 km/h[4]
 Mapa
FUNI uKINTa
PK 0,000 Escontrilla Autobusa 
uSTR
uSTR
uSTR
FUNI uKINTe
PK 1,198 Larreineta Autobusa 

Trenbidea 1.179 metro luze da.[5] Escontrillako geltokia 1926ko irailaren 24an inauguratu zen, eta hasieran erabilpen industriala izan zuen, meategietako langileak garraiatzea baitzen funikularraren helburua. Meategietako burdina garraiatzeko ere erabiltzen zen. Larreinetako geltokia Trianoko mendietan dago, itsasoko mailatik 400 metrora. Gaur egun funikularra Larreineta eta Zugaztieta auzoetan bizi diren bizilagunek erabiltzen dute batik bat, meategiak agortu zirenetik. 2014ko uztailaren 15an Eusko Jaurlaritzak monumentu multzo izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.[6]

Bidaiei dagokionez, 2018an 139.692 bidaiari garraiatu zituen.[7]

2006ko abenduan Larreinetako funikularrean Creditrans ordainketa-sistema ezarri zen.

Lotuneak aldatu

Escontrillako geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duen autobus geralekua dago. Gainera, aparkaleku bat ere dago. Bizkaibusen hurrengo lineek geltokia lotzen dute:

Txantiloi:Bizkaibus A3332

Larreinetako geltokiaren kanpoaldean CuadraBus enpresako autobusa Zugaztietara doa.

Funtzionamendua eta zerbitzuak aldatu

Bidaiariak[8] aldatu

Larreinetako funikularraren bidaiarien bilakaera (1998-2018)

Guneak aldatu

Larreinetako funikularrak Euskotren Trena eragilearen sareko gune bat osatzen du, gainontzeko trenbide saretik baztertuta baitago.

Kontakturik gabeko txartela aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Barik txartela»

Barik txartela Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitako kontakturik gabeko txartel bakarra da, eta txartelari esker abonu-titulu bereziak erabil daitezke, hobaridun prezioekin bidaiatu ahal izateko. Txartelak 3€ko kostua dauka, eta hiru motatakoa izan daiteke:

  • barik anonimoa (zuria): Creditrans titulua erabili ahal izateko. Txartel anonimoak pertsonalizatzeko aukera ematen du, hala Barik Kide txartela bihurtzen da.
  • barik pertsonalizatua kide (zuria): Creditrans, Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 edota Gazte Oro tituluak erabili ahal izateko.
  • barik pertsonalizatua giza (gorria): Gizatrans titulua eta aurreko titulu guztiak erabili ahal izateko.

Barik txartel pertsonalizatuak Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integraletan eska daitezke. Gainera, Gipuzkoako Mugi eta Arabako BAT txartelak ere erabil daitezke, Creditrans tituluko prezioak aplikatuko direla.

Bidaia-txartelak eta tarifak aldatu

2018ko urtarrilaren 1.tik aurrerako bidaia-txartelak:[9]

  • Joanekoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko.
  • Joan-etorria: Pertsonal eta transferiezina. Erositako egunean joan-etorriko bidaia bana egiteko.
  • Hilekoa: Pertsonal eta transferiezina. Erositako egunean hasita eta hurrengo 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko.
  • Creditrans: Barik euskarrian kargatzen den titulua da, hobaridun prezioak aplikatzen direlarik.
  • Gizatrans: Barik Giza euskarrian kargatzen den titulua da. Pertsonal eta transferiezina. 65 urtetik gorakoentzako, %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenentzako edo erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun larria eta soldata bera edo OAEAP baino 2,5 aldiz txikia duten pertsonentzako.
  • BAT txartela: Eusko Trenbideak sozietateak jaulkitako txartela. Creditrans tituluko prezioak aplikatuko dira.
  • Mugi txartela: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak jaulkitako txartela. Creditrans tituluko prezioak aplikatuko dira.

2018ko urtarrilaren 1.tik aurrerako tarifak: aldatu

Arrunta Familia Ugari Orokorra (F20) Familia Ugari Berezia (F50)
Joanekoa 1,75€ 1,40€ 0,85€
Joan-etorria 3,25€ 2,60€ 1,60€
Hilekoa 18,00€ 14,40€ 9,00€
Barik euskarrian Creditrans 0,90€ 0,72€ 0,45€
Gizatrans 0,64€ 0,51€ 0,32€

Deskribapena aldatu

La Reineta Euskal Herriko luzeena da, eta estatu mailan, bigarrena, Bulnesko (Asturias) funikularraren ondoren (2000ko abenduaren 21ean inauguratu zuten). Francisco Guinea injinerua izan zen obretako burua, eta Diego Basterra arkitektoaren geltokien proiektuari jarraitu zitzaion. 1926ko azaroaren 16an, Sustapen Ministerioak funikular hori martxan jartzeko behin betiko baimena eman zuen. Baina 1926ko irailaren 24an inauguratu zuten, behin-behinekoz. Arlo horretako enpresa espezialista batek, Von Roll suitzar enpresak, ibilbideko trakzio-sistemaren elementuak jarri zituen. Ibilbideak, guztira, 1.179 metroko luzera dauka.

Aztergai dugun funikularrak plataforma horizontaleko bi bagoi ditu, luzekako habe metalikoen gainean irrits egiten dutenak, kable traktore batek batzen dituela, dibidieta eragilearen poleak eraginda.

Bidea aldatu

 
Funikularren abiaburuko biaduktua

Ibilbideak 1,2 metroko bide-zabalera du, hormigoizko lauza baten gainean dago, eta bidezubiak eta haitzean egindako lubakiak ditu, Larreinetara joateko errepidea eta orografia-arazoak gainditzeko. Ibilbidearen erdialdera, trenbidea bitan banatzen da (Roman Abt ingeniari suitzarraren sistema), ibilgailuak gurutzatzea ahalbidetzeko.

Ibilgailuaren alde bakoitzeko gurpilak desberdinak dira. Horixe da gurutzatze-sistema horren funtsa. Izan ere, autoaren alde batean ezkerra edo eskuina, gurutzatze-posizioaren arabera erlaitz bikoitza dute gurpilek eta, kontrako aldean, ez dute halakorik eta zabalagoak dira. Horrela, erlaitz bikoitzeko gurpilek bermatzen dute ibilgailuak beti alde beretik zirkulatzea, eta ez da beharrezkoa gurutzatzeko pieza mugikorrak erabiltzea edo trenbide-aldaketarik egitea. Gurutzagunean, barruko erreien jarraitutasuna eten egiten da kablea pasa dadin eta erlaitzik gabeko gurpilen zabalerak etena arazorik gabe gainditzea ahalbidetzen du.

Trenbidea aldatu

Forma triangeluarreko burua duten erreiek osatzen dute trenbidea, eta sekzio horrek bagoien larrialdiko balaztaren jarduna errazten du Hormigoi armatuzko plaka jarraitu batean enbutitutako profil angeluarreko luzekako habe metaliko batzuen gainean jarrita daude erreiak, trenbidearen oinarria osatzen du plaka horrek, eta, horrenbestez, ez dauka balasto harririk. Trenbidea behar bezala eustea ahalbidetzen du soluziobide horrek, eta trenbidearen materialak mugi ez daitezela lortzen du aldi berean. Bidean zehar, eskuineko aldetik gorakako noranzkoan, mailakatutako oinezkoentzako pasabide bat dago ikuskapen- edo mantentze-lanetarako, zubien arkuen gainetik luzatzen dena.

Ibilbidearen tren-euskarrian honako obra hauek egin ziren: bidezubi bat, argiaren 10 metroko eta altueraren 15 m-ko erdi-puntuko bi arku dituena, laguntzeko murruak dituena; Zuhaiztietako errepidearen azpiko altueraren 8 metroko eta argiaren 4,5 metroko pasabide bat, ondoan, errepideari eusteko 12 metroko altuera eta 80 metroko luzera duen murru bat duena; aipatutako errepidearen gaineko pasabide zeiharra eta bihurguneko beste bidezubi bat, argiaren 10 metroko eta altueraren 15 metroko erdi-puntuko lau arku dituena, laguntzeko murruak dituena; bidezubi horrek eremu korrigarri bat behean uzten du.

Lubeta aldea harri-horma hidraulikoko murruekin eginda dago.

Trakzio-sistema aldatu

 
Trakzio-sistema

Trakzio-sistema goiko geltokiko lur azpiko gela batean dago, ibilgailuak plataformetan erraz sartu eta irten daitezen. Mugimendua motor batek eragiten du, eta bi erredukzio-faseren bidez polea eragile bati eragiten dio, eta polea horrek trakzio-kablea mugitzen du.

Motorrak balazta-bolanteak eta piñoi horzdun bat dauden ardatza mugitzen du. Piñoiak gurpil horzdun bat engranatzen du. Piñoia eta gurpila kutxa itxi autolubrifikatu batean sartuta daude, eta lehenengo erredukzio-fasea osatzen dute.

Bigarren erredukzio-fasean, aurreko gurpilaren ardatz berean muntatutako piñoi bat 3700 mm-ko diametroko polea eragilearen zati horzdunarekin engranatzen da (erredukzio hori babes-kaxarik gabe egiten da).

Polea eragileak (3.700 milimetroko diametroa) arrastatzen du kable traktorea, eta zati horzdun bat eta ildaska bikoitzeko beste bat dauzka zeregin hori betetzeko. Bi inbertsio-poleak osatzen dute sistema. Eta bi polea horiek kableak polea eragilearekin duten ukipen-azalera gehitzen eta kablea kanpo-poleen linearantz eramaten laguntzen dute.

Makinak Von Roll Fonderie de Berne-k ekarri zituen, eta, hasieran, motor trifasiko asinkrono bat zeukan (150 ZP, 575 bira minutuko). Motorra Brown Boveri etxeak egin zuen, Baden-en (Suitza), Urteak joan, urteak etorri, hasierako motorraren ordez Beasaingo Indar enpresak egindako motor bat ezarri zuten, balazta elektroniko gisa diharduena, eta abiadura egonkor mantentzen da, beherantza doan ibilgailuak gorantza doanak baino zama handiagoa badarama ere, eta multzoari 2 m/s-ko abiadura ematen dio.

Jatorrizko kable traktorea tortsio motakoa zen, 35 milimetroko diametrokoa, bakoitzak 16 hari eta kalamu-arina dituen sei kablez osatutakoa. Trenbidearen erdialdetik doa, lineako poleetan oinarri hartuta, ibilbideari egokitzea ahalbidetzen baitiote.

Agintea eta erregulazioa aldatu

Instalazioak beheko geltokian kokaturiko aginte-postu bat dauka, eta postu horretatik martxa eta balaztatze-sistema kontrolatzen dira. Oraindik jatorrizko aginte-bolanteak dituzte, eta aginteko eta erregulazio automatikoko taula bat erantsi zaio.

Jatorrizko balazta-sistemak osagai hauek ditu: hankako balazta larrialdietarakoa, baraila motako gailu mekanikoak (beren ekintza marruskadura-indarrari dagokio, zurezko zapata batzuek balazta-bolanteen gainean eragiten duten indarrari). Zurezko zapaten ordez, osagai sintetikoak dituzten zapata berriak ipini dira, eta gainera, balazta elektromagnetiko bat erantsi zaio.

Nolanahi ere, ibilgailuek bi balazta-sistema dituzte (zerbitzukoa eta larrialdikoa), instalazioaren gainerako balaztatze-sistemekin zerikusirik ez dutenak. Bi dispositibo horiek baraila motako mekanismoen bidez eragiten dute trenbidean errailean eragiten duten zapaten bitartez. Biradera erlojuaren orratzen norabideari jarraiki biraraziz eragiten zaio esku-balaztari; larrialdiko balazta, aldiz, Ruprecht motakoa da bagoiaren kablearen tentsioa desagertu bezain laster hasten da lanean. Kasu horretan, kontrapisuak askatu egiten dira eta erortzerakoan malgukiei eragiten diete eta barailak errailaren kontra estutzen dira.

Ibilgailuak aldatu

 
Ibilgailuetako bat

Ibilgailuak bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko diseinatu ziren, eta horixe da Larreineta funikularraren bereizgarri nagusia. Zerbitzu bikoitz hori eskaintzeko, bi ibilgailuek bi plataforma horizontal dituzte, eta haien gainean, bidaiariak garraiatzeko kutxak ezarrita daude, eta kutxa horiek ken litezke plataforma horizontala libre uzteko, eta horrela, zama handiak garraiatu ahal izateko. Kutxak kentzeko, bi geltokiek dituzte zubi-garabiak.

Bastidoreak metalikoak dira eta Bernako (Suitza) Lucien Von Roll lantegietan egin ziren. 9.000 kilogramokoa dute gehienezko zama-edukiera. Plataforma horizontalek 8,50 metroko luzera dute, eta 3,10 metroko zabalera; zabalera erabilgarria 26,6 m2-koa dute.

Jatorrizko kutxak zurezkoak ziren, eta honela zeuden banatuta: hiru konpartimentu itxi (lehenengoan, gidariarentzako lekua dago); estalpeko plataforma zabal bat, banku jarraituak dituena eta multzo handiak garraiatzeko espazioa duena; eta balkoi ireki bat, gidariaren lekua, alegia.

Jatorrizko kutxak ordeztuak izan dira, eta haietako bat Burdinbidearen Museora eraman zuten. Kutxa berriak Irizar enpresak (Ormaiztegi) egin ditu: ate automatizatuak, berokuntza eta aire girotua ditu, eta EuskoTren-en erakunde-ikurrarekin apainduta daude.

Ezaugarri teknikoak aldatu

  • Beheko geltokiaren garaiera: 62 m itsas mailaren gainean.
  • Goiko geltokiaren garaiera: 404 m itsas mailaren gainean.
  • Ibilbidearen luzera: 1.179 m.
  • Malda: 342 m.
  • Gutxieneko malda / gehieneko malda: % 23,85 / % 44,70.
  • Motor elektrikoa: Indar (Beasain).
  • Eragingailua: Bi erredukzioko Von Roll-a.
  • Zerbitzu-abiadura: 2 m/s.
  • Trazadura: Lerrokadura zuzena.
  • Trenbidearen zabalera: 1,2 m.
  • Muntaketa: Luzekako habe metalikoak hormigoizko lauza gainean.

Geltokiak aldatu

Geltokiak linearen hasieran eta bukaeran daude; «neovasco» deritzon estilokoak dira eta Diego Basterra arkitektoaren proiektuei jarraikiz eraiki ziren. Antzeko diseinua dute, eta bi geltokiek fatxada nagusiaren eskuineko angeluan harlanduzko dorre txiki bana dute, arrano bat irudikatzen duen eskultura banarekin erremataturik.

Bolumenek zeramika-teilazko bi isurkiko estalkia dute, eta beheko solairuaren profil bat gehi bat, eta teilatu azpian. Fatxada nagusian bi sarbide dituzte: oinezkoentzakoa eta ibilgailuentzako atetzarra. Beheko solairuan, bolumen nagusiari erantsiriko portiko batek babesten du geltokien oinezkoentzako sarbidea. Fatxadak kuxindura-zokaloz eta harlangaitz-hormaz osatuta daude, eta goiko aldean, apaintzeko bilbadura faltsuekin zarpiatuta daude Goiko geltokian, nasen gainean, terraza bat dago, mantentze-lanak egiteko tailer bat, eta sotoetan, funikularraren makinak daude.

Kanpoaldean, fatxadek ez dute denboraren joanaren ondoriozko zahartze-aztarrenik, eta oro har ondo kontserbatuta daude, aldaketa batzuk eginda.

Barrutik, espazio zabal bat dute, eta hor, behar izanez gero, utz daitezke bidaiarien kutxak, eta, horretarako, zubi-garabiak dituzte, eta garabi horiek lana errazten duen motor elektriko txiki bana dute.

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren txostena» (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
  2. Euskotren. «Placa conmemoriativa del 75 aniversario» (Noiz kontsultatua: 2013-02-15).
  3. Euskal Trenbide Sarea. «Urteko memoria» (Noiz kontsultatua: 2018-07-10).
  4. a b Listadotren.es. «Funicular de La Reineta (Bilbao)» (Noiz kontsultatua: 2013-02-15).
  5. Euskal Trenbide Sarea. «Urteko memoria» www.ets-rfv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-10).
  6. Kultura Ondasun izendapena EHAAn
  7. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren txostena» (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
  8. Euskotren. «Memoria 2016» (PDF), 136 or. (Noiz kontsultatua: 2017-12-17).[Betiko hautsitako esteka]
  9. «Tarifak Funi 2018» (Noiz kontsultatua: 2018-07-10).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu