Laranjen Gerra (portugesez: Guerra das Laranjas; frantsesez: Guerre des Oranges; gaztelaniaz: Guerra de las Naranjas) 1801ean Portugalek Frantzia eta Espainiaren aurka egindako gatazka militar laburra izan zen.[1]

Laranjen Gerra
Data1801eko maiatzaren 20a-ekainaren 9a
LekuaAlentejo, Portugal
Rio Grande do Sul eta Mato Grosso, Brasil
EmaitzaFranko-espainiar garaipena Europan
Portugaldar garaipena Hego Amerikan
Gudulariak
 Portugalgo Erresuma  Espainia
 Frantzia
Buruzagiak
Portugalgo Erresuma João, Lafõesko 3. dukea Espainia Manuel Godoy
Frantzia Laurent de Gouvion
Indarra
80.000 soldadu 200.000 soldadu

Gerra aldatu

1801ean, Napoleonek Portugali Ingalaterrarekin zuen aliantza tradizionala haustea eta britainiar itsasontziei bere portuak ixtea ohartarazi zion. Horretarako Espainia nahastarazi zuen eta Manuel Godoyrekin Madrilgo Ituna sinatu zuen. Itun honen arabera, Espainiak Portugali gerra deklaratuko zion hauek britainiarrei bere babesa mantentzen bazuten. Portugalek ezetz esan eta Laranjen Gerra izenekoa hasi zen.[2]

Kanpaina militarrak apenas iraun zituen hemezortzi egun, 1801eko maiatza eta ekainean. Espainiar Armadak, Godoyren agindupean, bata bestearen ondoren dozena eta erdi portugaldar herri okupatu zituen, tartean Arronches, Castelo de Vide, Campo Maior, Portalegre, Olivenza eta Juromenha. Portugaldarrek erresistentzia gutxi egin zuten, espainiarrek lurralde-asmoak ez zituztelakoan. Ekainaren 6an Badajozen (Badajozko Ituna) bake-ituna sinatu zuten eta espainiarrek hartutakoa itzuli zuten, Olivenza eta Vila Real (Villarreal) izan ezik. Espainia eta Portugal arteko muga berregin zuten eta horretarako Guadianaren ibilgua, de facto baino de iure, erabili zuten.

Frantzia eta Espainiak sinaturiko itunaren arabera, Portugalek Espainiari zenbait probintzia eman behar zizkion eta horren truke, Espainiak Maó, Trinidad eta Malta berreskuratuko lituzke. Hala ere, Napoleonen atsekaberako, Karlos IV.a Espainiakoak ez zuen hainbeste eskatu.

'Laranjen Gerra' izena Godoyri zor zion, honek Elvas setiatzen ari zela Maria Luisa Parmakoak laranja sorta bat bidali baitzion.[3][4]

1801eko abuztuaren 8an, portugaldar irregular talde batek guarani matxino batzuekin bat egin zuen eta São Miguel das Missões hartu zuten. Handik egun gutxira, Misiones Orientales departamendua eta São Borja ere konkistatu zituzten. Bake-itunak statu quo ante bellum adostu zuen baina Portugalek ez zituen hego-amerikar lurraldeak itzuli eta Espainiak ez zuen Olivenza itzuli.

Erreferentziak aldatu

  1. Encyclopædia Britannica. (2005). War of the Oranges. in: Encyclopædia Britannica Premium..
  2. Vicente, António Pedro. (2007). Guerra Peninsular: História de Portugal Guerras e Campanhas Militares. Lisboa: Academia Portuguesa da História/Quidnovi.
  3. (Gaztelaniaz) Pérez Galdós, Benito. (2011). La Corte de Carlos IV. Buenos Aires: Tecnibook, 27 or. ISBN 9789871842421..
  4. Livermore: Portugal: A Traveller's History, H. V.., 26 or..

Kanpo estekak aldatu