Lara Izagirre

bizkaitar gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea

Lara Izagirre Garizurieta (Zornotza, Bizkaia, 1985eko irailaren 10a) gidoilaria, zinema zuzendaria eta zinema ekoizlea da.

Lara Izagirre

Bizitza
JaiotzaZornotza1985eko irailaren 10a (38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
New York Film Academy (en) Itzuli
Cinema and Audiovisual School of Catalonia (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea eta gidoilaria
IMDB: nm3366284 Edit the value on Wikidata
Un Otoño Sin Berlín, Lara Izagirreren lehen film luzea, 2015

Bizitza aldatu

Lara Izagirre Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ondoren, zinema zuzendaritza ikasketak egin zituen, baita film luzeetarako gidoigintza graduondoa ere. 2010ean Gariza film ekoiztetxea sortu zuen. Harrezkero, film laburrak, dokumentalak eta film luzeak ere, idatzi, zuzendu eta ekoiztu ditu. Bere lehen film luzea, Un otoño sin Berlín, 63. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan estreinatu zuen 2015ean. Bigarrena 'Nora' komedia da eta 2020ko Zinemaldian Zinemira atala inauguratu zuen.[1] Larak hainbat sari jaso ditu.[2][3][4][5]

Nora’ filma New York City Basque Film Festivalen proiektatu zen 2021eko azaroan.[6]

Bestelako proiektuetan ere kolaboratzen du. Estibaliz Urresola Solaguren zuzendariarekin haurren transexualitatearen inguruko "20.000 especies de abejas" filman ekoizle gisa aritu zen.[7][8]

Lara Izagirrek zera dio:

Niretzat filmak egiteko prozesua, gidoia idatzi eta muntaketara arte, munduko gauzarik ederrena da, baina ikusi behar dugu nola bizi gaitezkeen hobeto maite duguna egiten.

Pelikula baten bila aldatu

Zortzi aktoreren arteko inprobisazio-tailer batetik sortu zen: Tessa Andonegi, Loli Astoreka, Itziar Atienza, Garoa Bugallo, Esti Curiel, Aitziber Garmendia, Garazi Urkola eta Maryse Urruty. Etxe Betea (La Casa Llena) proiektuaren lehen harria da. Etxe fisikoa eta leku magikoa da Bilboko erdigunean, eta hiru proiektu biltzen ditu: emakume zinegileentzako egoitza Gela propioa, Elkarrekin Sortzen euskal zinemagileen lan-taldea eta Bizilagunen coworking-a.[9]

2023ko urrian 13 minutuko Pelikula baten bila film labur dokumentala Lekeitioko (Bizkaia) Euskal Zine Bileraren 46. edizioaren Sail Ofizialean izan zen, abenduko Durangoko Azokan ere ikusgai Zugaza zinema aretoan.[9]

Filmaren nondik norakoa hauxe da: astebetez eraikitzen ari diren etxe batean bizi diren aktore batzuk eta zuzendari bat. Bat-bateko fikzioak, karaokea eta zinema, hau da, eskarmentuz osatutako filma da.[9]

Lara Izagirrek zuzendu, ekoitzi eta idatzi du. Marina Palacio izan da argazki-zuzendaria (Ya no duermo); Ibai Elortza (Nora, Udazkena Berlinik gabe) muntatzailea; Maitane Carballo (Érase una vez en Euskadi, Tetuán), Itsaso Molinuevo (El hoyo); Irene Herrero del Valle (Iragartze) izan dira soinu-diseinatzaileak; Nerea Sciarra Calero, Allende Grandmontagne, Maddi Morillas, Irene Muriedas, Patricia Velert, Rakel Muniain eta Garazi Elorza produkzio elkartuaz arduratu dira. Noma Acting casting zuzendaritzaz arduratzen da, Naiara Carmonaren laguntza bereziarekin (Nora, La virgen de Agosto). Pelikula baten bila film labur dokumentala Gariza Films-en ekoizpena da.[9]

Filmografia aldatu

Gidoia, zuzendaritza eta ekoizpena aldatu

Lankidetzak aldatu

Sariak aldatu

  • 'Un Otoño sin Berlín' filmak, Frantziako Annecy Cinéma Espagnol Jaialdian, lautik hiru sari lortu zituen: Sari Nagusia, Epaimahaikide Gazteen Saria eta Savoia Garaia Departamentuko Saria.[15]
  • ‘Un Otoño sin Berlín’ filmean egindako lanagatik, Irene Escolarrek Goya saria irabazi zuen (2016).[16]
  • “Next Stop: Greenland” dokumentalak lehen saria irabazi zuen 2013ko BCN Sports Films Festival]] jaialdian, abentura-filmen atalean. Moscow International Vertical Festival 2013, Jaialdiko Film onenari saria. Moscow International Vertical Festival 2013, Abentura film onenari saria.[17]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Vicente, Eduardo de. (2021-09-03). «Las curiosidades del rodaje de 'Nora'» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
  2. (Gaztelaniaz) «Nora» Academia de cine (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Nora de Lara Izagirre, inaugura ZINEMIRA en el Festival de San Sebastián» CINEMAGAVIA 2020-08-28 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  4. a b Irizar, Itziar Ugarte. «Lara Izagirre» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  5. (Gaztelaniaz) «“NORA” Lara Izagirre zuzendariaren bigarren filma Zinemaldian estreinatuko da» www.amorebieta.com - Hilero Zornotzan 2020-08-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  6. (Gaztelaniaz) «‘Nora’, de Lara Izagirre, y ‘Handia’, con Eneko Sagardoy, en el Festival de cine vasco de Nueva York» durangon.com 2021-11-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
  7. «Lara Izagirre: “La Incubadoran parte hartzea oparia da; inflexio-puntu bat”» Zineuskadi.eu (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  8. (Gaztelaniaz) «La Incubadora de la Escuela de Cine de Madrid arranca cinco nuevos proyectos» La Vanguardia 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  9. a b c d e Mugalari. (2023-10-17). «La zornotzarra Lara Izagirre presenta su corto 'Pelikula baten bila' a Bilera y se verá en la Azoka» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  10. «Lara Izagirre: "Ilusio handia egiten dit nire lehenengo film luzea Zornotzan grabatzeak"» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  11. Berria. «Lara Izagirreren filma, Euskal Zinemaren Galan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  12. (Gaztelaniaz) «‘Nora’, de la zornotzarra Lara Izagirre inaugurará la sección de cine vasco del Zinemaldia» durangon.com 2020-08-28 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  13. Irizar, Itziar Ugarte. «Lara Izagirre, zinemagilea: “Hizkuntzak badu beste funtzio bat pelikulan: etxea da Norarentzat”» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-19).
  14. (Gaztelaniaz) «LARA IZAGIRRE ZUZENDARI ETA EKOIZLE; ERREMENTARI FILMEAN PARTE HARTU DU» www.amorebieta.com - Hilero Zornotzan 2018-02-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  15. (Gaztelaniaz) XXI, Mujer Siglo. (2018-03-22). «Comida coloquio con Lara Izagirre, directora de cine, y ganadora de un premio Goya por “Un otoño sin Berlín”» Mujer Siglo XXI – Asociación de Mujeres profesionales y empresarias (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  16. «El film zornotzarra 'Un Otoño sin Berlín' gana el Goya a la actriz revelación con Escolar» Mugalari Kultura 2016-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  17. Films, Gariza. (2014-05-06). Watch Next Stop: Greenland Online | Vimeo On Demand. (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu