Laptev[1] (errusieraz: мо́ре Ла́птевых, more Laptevykh; sakheraz: Лаптевтар байҕаллара) Ozeano Artikoaren bazterreko itsasoa da, Siberiaren iparraldean dagoena, Taimyr penintsula, Iparraldeko Zembla eta Siberia Berriko uharteen artean. Izena Dmitry Laptev eta Khariton Laptev esploratzaile errusiarretik datorkio. Lehen Nordenskjold itsasoa zuen izena Adolf Erik Nordenskiöld esploratzailearen omenez.

Laptev
Laptev is located in Errusia
Laptev
Laptev
Laptev (Errusia)
OzeanoaOzeano Artikoa
EskualdeaErrusia
KontinenteaAsia
Koordenatuak76°N 125°E / 76°N 125°E / 76; 125
Azalera662.000 kilometro koadro
Sakonerabatez bestekoa: 533 metro
handiena: 3385 metro

Geografia aldatu

Laptev itsasoak Kara du mendebaldean eta Ekialdeko Siberiako itsasoa ekialdean. 662.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Batez besteko sakonera 533 metrokoa da, eta handiena 3.385 metrokoa.[2] Lena, Khatanga, Jana, Anabar eta Oleniok isurtzen dira bertara. Nordvik eta Tiksi dira Laptev itsasoaren ertzeko portu nagusiak. Ia erabat izozturik egoten da neguan zehar, eta udan bakarrik ibil daiteke ontziz.

Erreferentziak aldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).
  2. Dobrovolskyi, A. D.; Zalogin, B. S.. Моря СССР: Море Лаптевых. Moscow University, tapemark.narod.ru (Noiz kontsultatua: 2018-4-5).

Kanpo estekak aldatu