Laonastes aenigmamus edo kha-nyou[1] (laoseraz: ຂະຍຸ) Laoseko Khammouan eskualdean bizi den karraskari bat da. Espeziea lehenengo aldiz 2005ean deskribatu zuen Paulina Jenkinsen taldeak, eta pentsatu zuten hain zela ezberdina ezen Laonastidae izeneko familia berezitu bat behar zuela. Bertan zegoen genero bakarra Laonastes izango litzateke.

Laonastes aenigmamus
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
FamiliaDiatomyidae (en) Diatomyidae
GeneroaLaonastes
Espeziea Laonastes aenigmamus
[[Paulina D. Jenkins, C. William Kilpatrick, Mark F. Robinson, Robert J. Timmins|]], 2005

2006an Mary Dawsonek sailkapen hau kritikatu zuen, eta proposatu zuen genero hau Diatomyidae familiaren parte zela, orain dela 11 milioi urte desagertu zela uste zen familia[2]. Lazaro efektua jasan duen taxoi bat litzateke, beraz[3][4].

Arratoi handi batenitxura du, baina isatsa katagorri baten antzekoa da. Bere burezurra oso ezberdina da, beste animaliengandik bereizten duena.

Erreferentziak aldatu

  1. «New Rodent Discovered at Asian Food Market» Animals 2005-05-16 (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  2. «Retired professor tracks down rodent thought to be extinct» old.post-gazette.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  3. (Ingelesez) Métais, Grégoire; Beard, K. Christopher; Li, Chuan-kui; Marivaux, Laurent; Dawson, Mary R.. (2006-03-10). «Laonastes and the "Lazarus Effect" in Recent Mammals» Science 311 (5766): 1456–1458.  doi:10.1126/science.1124187. ISSN 0036-8075. PMID 16527978. (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  4. «Back from the dead: Living fossil identified - LiveScience - MSNBC.com» web.archive.org 2007-02-18 (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).

Kanpo estekak aldatu