Landarbaso Donostiako (Gipuzkoa) auzo eta barrendegia da, Errenteria, Hernani eta Astigarragako lurrez inguraturik dagoena. Izen bereko mendiaren ipar-mendebaleko mazelan Zabaltoki izeneko trikuharria dago. Jose Migel Barandiaranek aurkitu zuen 1928an.

Landarbaso
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′N 1°54′W / 43.3°N 1.9°W / 43.3; -1.9
Azalera2,1 km²
Demografia

Ingurune Naturala aldatu

Igoin mendiaren magalean dago kokaturik auzoa. Auzoaren ekialdeko eta iparraldeko mugak Landarbaso errekak zehazten ditu. Auzo menditsua izanik, bere malda gehienak pinuek hartzen dituzte.

Landarbasoko sarbidea, Astigarragako bentetatik abiatzen den bidea da.

Historia aldatu

Zazpi trikuharriz osaturiko gune megalitikoa dago auzoan. Ez da jakina noiztik den Landarbaso Donostiako zati, 1870ean Donostiako Udalak Gipuzkoako Aldundiari igorritako idatzi baten arabera, berau 1461 urtetik da Donostiako parte.

1878an Donostiako Udalak barrendegia, berau inguratzen zuten udalerrien artean banatzea proposatu zuen, baina Landarbasoko biztanleak aurka agertu ziten. 1896an Alfontso XIII.a Espainiakoak barrendegia bisitatu zuen Espainiako erret familia osoarekin.

Landarbaso barrendegi bihurtu ziren 1987an, Astigarraga Donostiatik banatu eta udalerri independente bihurtu eta gero.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu