Lanaren Nazioarteko Konfederazioa

Lanaren Nazioarteko Konfederazioa, ingelesez International Confederation of Labor ( ICL ), herrialde desberdinetako sindikatuak batzen dituen nazioarteko erakunde bat da. Bere barnean dauden erakundeak anarkosindikalistak eta sindikalismo iraultzailearen oinarriak jarraitzen dute.

Lanaren Nazioarteko Konfederazioa
Datuak
Izen laburraICL, CIT eta ICL-CIT
Motaglobal union federation (en) Itzuli eta Internazionalismo proletarioa
IdeologiaAnarkosindikalismoa eta Sindikalismo iraultzailea
Historia
Sorrera2018ko maiatza
webgune ofiziala
Facebook: ICLCIT Twitter: IclCit Mastodon: IclCit@todon.eu Instagram: icl_cit Edit the value on Wikidata

2018ko maiatzaren 11tik 13ra bitartean, erakunde sindikal anarkosindikalista eta iraultzaileak elkartu ziren Parman[1] (Italian) IWA 1864an sortu zuten idei nagusiak berreskuratzeko eta geroago 1922an . Biltzarrean CNT, FAU, USI, FORA, IWW[2], IP eta ESE parte hartu zuten.

Lehenago Barakaldon[3] (2016ko azaroa) eta Frankfurten[4] (2017) erakunde internazional hau osatzeko prestaketa lanak egin ziren.

ICLren helburuak aldatu

ICLren helburu nagusia sindikatuek taktika eta estrategia berrien antolaketa partekatzea da. Esate baterako, "greba basatiak, errepide-blokeoak eta bestelako erresistentzia-ekintza irudimentsuak" antolatzea. Zehazkiago, IWW sindikatuko espetxeratuen Batzorde Antolatzailea (IWOC) greba esperimentu bat egin zuen espetxeetan. Epe honetan, ICLk kide gehiago erakartzen saiatzen ari da Ekialde Ertaina, Erdialdeko Amerika, Hego Amerika eta Ipar Afrikako erakundeak batzeko.

ICLren sailak aldatu

"Sailak" deitzen zaie ICLri atxikitako sindikatuei. Gaur egun, hauek dira sailak:

Erreferentziak aldatu

  1. "Se ultiman los preparativos para la celebración este fin de semana del Congreso Fundacional de la nueva Internacional anarcosindicalista", https://web.archive.org/web/20180519122230/http://cnt.es/noticias/se-ultiman-los-preparativos-para-la-celebraci%C3%B3n-este-fin-de-semana-del-congreso-fundacional (2020/04/25ean berrikusia)
  2. La IWW se afilia con la Confederación Internacional del Trabajo https://labur.eus/wd4Uz (2020/04/25ean berrikusia)
  3. Sindicatos anarquistas de 9 países se citan en Bizkaia para refundar la AIT https://labur.eus/nRcNz (2020/04/25ean berrikusia)
  4. CONFEDERACIÓN INTERNACIONAL DEL TRABAJO. La Internacional solidaria https://labur.eus/KzKOP (2020/04/25an berrikusia)