Lais Hikarakoa (antzinako grezieraz: Λαΐς edo Λαΐδα; Hikara, k.a. IV. mendea - Tesalia, k.a. 340) Antzinako Greziako hetera ospetsua izan zen.

Lais Hikarakoa

Bizitza
JaiotzaHikara, K.a. IV. mendea
HeriotzaTesalia, K.a. IV. mendea ( urte)
Familia
AmaTimandra
Jarduerak
Jarduerakhetera eta idazlea

Neska zela, Korinton saldu zuten.[1][2] Dirudienez, korintoarrek asko miresten zuten haren edertasuna eta hiri horretan prostituzio sakratua zegoen Afroditaren tenpluan.[3]

Frineren garaikide eta arerioa, bere bizitzaz ezer gutxi gehiago dakigu, pasadizo ezagun bat izan ezik: Demostenes hizlariak mila drakma ordainduko baitzizkion berarekin gau bat pasatzeagatik, baina, Laisek Demostenes ikusi zuenean, hamar milara igo zion tarifa,[4] Diogenesekin debalde oheratu zen bitartean.[2]

K. a. 340an Tesalian, non Hipostrato edo Hipokero izeneko batekin bizitzera joan zen, bertoko emakume jeloskor talde batek Afroditaren santutegian harrikatu zuten. Bere gorpua Peneo ibaira bota zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. Pausanias. Greziaren azalpena. II.
  2. a b Ateneo. Deipnosophistai. 13.
  3. (Italieraz) Burkert, Walter. (2003). Giampiera Arrigoni ed. La religione greca di epoca arcaica e classica. (II. argitaraldia) Milan: Jaca book, 304 or. ISBN 88-16-40585-6..
  4. Wallechinsky, David. (1978). The People's Almanac Presents the Book of Lists. New York: Bantam Doubleday Dell, 328–9 or. ISBN 0-553-11150-7..

Kanpo estekak aldatu