Wikidata elkarlanean editatutako ezaguera base bat da, Wikimedia Fundazioak kudeatua. Wikidataren xedea da zenbait datu motatarako (adibidez, jaiotegunak edo hizkuntzen arteko loturak) iturri bateratu bat eskaintzea, Wikimediaren proiektuetan erabili ahal izateko, adibidez Wikipedian. Antzekoa da Wikimedia Commons, Commonsen gordetzen baitira Wikimedia proiektu guztietarako eskuragarri dauden irudi nahiz soinu fitxategiak.

Laguntza orrialde honetan Wikidata erabiltzen ikasteko hainbat argibide emango ditugu.

Wikidataren egitura aldatu

Wikidatan itemak ditugu, artikuluen ordez. Item bakoitza elementu bakar bat da, modu inekibokoan definitu daitekeena. Itemak Q letrarekin identifikatzen dira. Adibidez Euskal Herria (Q47588), Ipar Euskal Herria (Q98405) eta Euskal Autonomia Erkidegoa (Q3995) item ezberdinak dira, eta bakoitzak bere propietateak ditu (P letrarekin adierazia).

Item bakoitzak (Q) hainbat ezaugarri (P) izan ditzake, bere inguruan dugun informazio guztia sailkatu ahal izateko. Propietateak milaka dira, eta egunero berriak sortzen dira, informazioa metatu ahal izateko. Esaten ari garenaren adibide gisa, har dezagun irudi hau:

 

Bilbo (Q8692) itemak duen propietateetako bat bere biztanleria (P1082) da. 2013ko erroldako datuaren arabera, 349.356. Hiri bat izanda, hainbat propietate izan ditzake, hala nola herrialdea (P17), nongo hiriburu (P1376), honako erakunde administratiboan dago (P131), koordenatuak (P625), gobernuburua (P6), itsas mailaren gainetiko altuera (P2044) edo mugakidea(k) (P47). Wikidatako propietate guztien zerrenda ikusteko, egin klik hemen.

Wikidatan euskaraz ari al zara? aldatu

Puntu hau garrantzitsua da! Euskarazko edizioak egiteko modurik sinpleena Wikidatan bertan euskarazko hobespenak jartzea da. Sinplea da, klik bakarrean egin daiteke:

 

Karratu gorrian English (edo beste hizkuntza bat baldin baduzu) egin ezazu klik eta aukeratu bertan "Euskara". Gorde eta dagoeneko euskarazko ekarpenak egiteko aukera izango duzu.

Artikulu bat Wikidatarekin nola lotu aldatu

Sortu dugun artikulu berri bat Wikidatarekin lotzea garrantzitsua da, hizkuntzen arteko loturak ikustarazteko, alde batetik, eta Wikipedian dauden datuak egonkortzeko, bestetik. Hau egitea nahiko erraza da, ikusiko dugunez.

Artikulua beste hizkuntza batean baldin badago aldatu

Hau da kasurik errazena:

Artikulua ez badago beste hizkuntza batean aldatu

Artikulua beste hizkuntza batean ez badago, hau da, euskara baldin bada item horren lehen hizkuntza, itema bera sortzea komenigarria da, informazioa beste hizkuntza batzuean editatzen dutenen esku ere egon dadin. Hau Wikidatan bertan egin beharko dugu.

Wikidatan propietate berriak gehitzea aldatu

Wikidatan milaka propietate daude eta astero gehitzen dira berriak. Propietateen zerrenda Wikidatan kontsulta daiteke, baita euskaraz duten izena ere. Guztiak hemen aipatzea zaila denez, adibide gutxi batzuk emango ditugu laguntza orrialde honetan.

 
 
 
 
  • Propietate batean adierazpen bat baino gehiago egon daiteke:
 

Wikidatan dauden itemak euskaratzea aldatu

Wikidatan dauden elementu guztiak (hau idazterakoan 26 milioitik gora) ez daude euskaraz. Baina elementu bat itzultzen dugunean berau erabiltzen den leku guztietan itzuliko dugu. Horregatik garrantzitsua da txantiloi bat sartu eta zerbait ingeleraz dagoenean itzulpena egitea.

Wikidatan informazioa bilatzea aldatu

Bilaketak egiteko berezko sistema aldatu

Wikidatak badu informazioa bilatzeko berezko sistema bat: Wikidata Query deitzen da eta SPARQL hizkuntza erabilita egiten dira bilaketak. Hemen hizkuntza horren azalpena egitea zaila bada ere, badaude manual onak Wikidata Query Laguntza orrialdean (Ingelesez).

Bertan ere "Request a query" izeneko zerbitzua dago, bilaketa bat egiteko laguntza eskatzeko.

Txantiloietan txertatzeko bideak aldatu

Wikidatako informazioa txantiloietan txertatzeko bide asko daude. {{Wikidata list}} txantioiak SPARQL bilaketa bat eginez sortzen ditu zerrenda automatikoak, adibidez. Modulu:Wikidata erabiltzen dugu txantiloi askotan, informazioa eskuratzeko bide gisa. Tresna hau oso indartsua da, moldaketak eginez ia edozein informazio txantiloi batean txertatzea baimentzen digulako.

Adibidez... zein herrialdeetako nazionalitatea izan zuen Albert Einsteinek? Horretarako kode hau erabiliko dugu:

{{#invoke:Wikidata | claim | property=P27|qualifier=P580|qualifier2=P582|formatting = table|rowformat = {{((}}Bandera zerrenda{{!}}$0{{))}} $1 $2|rowsubformat1=<small> ($1 -</small>|rowsubformat2=<small> $2)</small>|colformat0=label|tablesort=1|item=Q937}}
Bilatu nahi dugun propietatea herritartasuneko herrialdea (P27) da.
Garrantzia du jakitea hasiera data (P580) eta bukaera data (P582) kualifikatzaileak egotekotan, hauek lotzea.
Taulako errenkada bakoitzak izango duen formatua ere definitzen dugu ondoren, eta $1 eta $2 balioek (hau da, hasiera data (P580) eta bukaera data (P582) kualifikatzaileak) izango duten formatua.
0 zutabearen (herritartasuneko herrialdea (P27)) formatua ere eskatzen diogu, "label" edo hitz lau moduan emateko.
Taula 1. kualifikatzailearen arabera ordenatzea eskatzen diogu, hau da, hasiera data (P580)
Azkenik zein itemi buruz ari garen galdetzen diogu: Albert Einstein (Q937). Hau ez da beharrezkoa artikuluan bertan baldin bagaude, izan ere artikuluaren itema zuzenean aukeratuko du.

Emaitza:

  Alemaniar Inperioa  (1879ko martxoaren 14a -  1896ko urtarrilaren 28a)
aberrigabea  (1896ko urtarrilaren 28a -  1901eko otsailaren 21a)
  Suitza  (1901eko otsailaren 21a -
[[Cisleithania (en)    (1911ko apirilaren 1a -  1912ko irailaren 30a)
  Weimarko Errepublika  (1918 -  1933)
  Alemania  (1933ko urtarrilaren 30a -  1933ko martxoaren 28a)
  Ameriketako Estatu Batuak  (1940ko urriaren 1a -

Gauza sinpleagoak egin daitezke. Adibidez... zertaz dago osatuta (P527) triatloi (Q10980) bat?

{{#invoke:Wikidata | claim | property=P527|item=Q10980}}

Emaitza:

swimming race (en)  , txirrindularitza-lasterketa eta lasterketa

Modulu:Wikidata orrialdean laguntza eta adibide gehigarriak dituzu, sakondu nahi izatekotan.

Tresna aurreratuak aldatu

Wikimedia Fundazioaren Labs zerbitzuan dauden tresnen direktorioa ikusteko: Hay's Directory

PetScan aldatu

Wikidata eta Wikipedian bilaketa aurreratuak egiteko tresna da PetScan. Bertan bilatu dezakegu, adibidez:

  • ingeleraz kategoria batean dauden artikuluen artean zeintzuk ditugun Euskarazko Wikipedian
  • Euskarazko kategoria eta azpikategorietan (adibidez, Kategoria:Bizkaitarrak jaioterriaren arabera) zeintzuk ez dauden Wikidatan edo ez duten euren lanbidea jarrita.
  • Txantiloi konkretu bat duten edo ez duten artikuluen artean, lotura bat dutenen edo ez dutenen artean... (aukera mugagabeak daude hor) zeintzuk dauden/ez dauden edo propietatate bat duten/ez duten Wikidatan.
  • ...

Emaitzak HTML moduan, CSV fitxategi batean (gero bot batekin landu ahal izateko) edo PagePile formatoan ematen dira, beste tresna batzuekin operazioak egin ahal izateko.

Linked Items aldatu

Linked Items PagePile baten Wikidata IDak (Qxxxxx) lortzeko sistema bat da. PetScanek eman digun emaitzaren ID guztiak horrela lor daitezke, gero beste tresna batzuetan erabiltzeko, adibidez.

Get Item Names aldatu

GetItemNames Wikidatako item zerrenda batetik (Qxxxxx) euskarazko artikuluen izenak jasotzeko tresna da. PagePile formatoan eman ahal zaio zerrenda, edo zuzenean itsasi Wikidatako Qxxx guzti horiek.

Wikidata Graph Builder aldatu

Izenak dioen bezala Wikidata Graph Builder grafikoak eraikitzeko tresna bat da. Adibide batzuk eskaintzen ditu, baina, nahi izatekotan, propietate bat eta item bat zehaztuta grafikak eskaintzen ditu. SPARQL bilaketak ere egin daitezke bertan.

WikiShootMe aldatu

WikiShootMe mapa batean Wikidatan argazkirik ez duten artikuluak eta itemak bilatzeko sistema da. Aldi berean Commonsen gertu aterata dauden argazkien kokapenak ematen dizkigu, biak lotu nahi izatekotan.

Wikidata Property Browser aldatu

Wikidatako propietateen artean bilaketa azkarrak egiteko tresna da Wikidata Propbrowse.

Kanpo estekak aldatu