Lagidium viscacia Lagidium generoko animalia da. Karraskarien barruko Chinchillidae familian sailkatuta dago. Vizcacha izenaz ezaguna da Hego Amerikan. Izenak kitxua hizkuntzetan jatorria​ du (wisk'acha). Chinchillón izena ere ematen zaio gaztelaniaz.

Lagidium viscacia
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
FamiliaChinchillidae
GeneroaLagidium
Espeziea Lagidium viscacia
Molina 1782[2]
Banaketa mapa

Banaketa aldatu

Peruko hegoaldean, Bolivia mendebalde eta hegoaldean, Txileko erdialde eta iparraldean, X. eskualderaino eta Argentinako mendebaldean, Chubut probintziako hegoalderaino, bizi da.[3]

Bizilekua aldatu

Ingurune malkartsuak eta harritsuak, gehienetan basamortuak edo landaredi urrikoak. 5.000 metroko altueraraino.

Ohiturak aldatu

Egunez mugitzen ohi da, goiz eta arratsaldeko azken orduetan batez ere. Ez du hibernatzen eta, beraz, neguan tenperaturak oso baxuak direnean eta elikagai urria, leku bajuetara jaits daiteke. Familia-taldeetan bizi da, eta oso kolonia ugariak osa ditzakete. Familia bakoitzak, bikote batek eta haren seme-alabek osatua, bere babesleku naturala erabiltzen du, arrailen edo arroken artean. Egunez, sarritan ikusten da geldirik eserita, eguzkipean berotzen. Ilea garbitzeko, lurrean iraultzeko ohitura du. Oso arina eta trebea da bere joan-etorrietan; zailtasunik gabe mugitzen da arroken artean, eta erlaitz batetik bestera jauzi daiteke, isatsa balantzin gisa erabiliz.

Hainbat kontaktu-soinu erabiltzen ditu eta txistu akutuak igortzen ditu taldeari arrisku baten berri emateko. Irisgarria ez den leku batean dagoenean, seguru sentitzen da eta pertsona bat metro gutxira arte hurbiltzen uzten du. Landareak besterik ez ditu jaten, batez ere gramineoak eta zuhaixkak; gutxiagotan, goroldioak, likenak eta fruituak.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Molina. (1782). in: Chinchillidae. Sagg. Stor. Nat. Chile, 307 or..
  3. a b (Gaztelaniaz) «Lagidium viscacia (chinchillón común, vizcacha serrana - Common Mountain Chinchilla, Southern Mountain Viscacha) | SIB, Parques Nacionales, Argentina» Sistema de Información de Biodiversidad (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu