Labarna I.a, hititar inperioaren sortzailea izan zen, ustez, K.a. 1680 eta 1650 bitartean gobernatu zuena, bere oinordekoa, bere biloba Hattusili I.a izango zelarik.

Ez da errege honi buruzko ebidentzi zuzenik mantendu, lehen aldiz, Telepinuren Erreskriptoan aipatua agertzen dena, mende t'erdi beranduago gobernatu zuen errege hititar bat. Erreskriptoan, Labarna, erresuma, "itsasoraino" hedatu zuen errege boteretsu bat bezala agertzen da, bere berehalako oinordeko izan ziren Hattusili I.a eta Mursili I.aren erregealdi oparoentzako oinarria jarriz.

Hititar errege gehienek, Labarna, errege titulu bezala hartu zuten (Zesar titulua erromatar enperadoreen artean bezala), honek, historialari batzuk, Labarna benetan existitu ez izanaren ideia proposatzera eraman dituelarik, eta Telepinuren Erreskriptoaren erreferentziak Hattusili I.ari eman beharko litzaizkiokeela.


Aurrekoa
Inor ez
Errege hitita
K.a. 1680-K.a. 1650
Ondorengoa
Hattusili I.a