"La flor de la canela" (Kanelaren lorea) Chabuca Granda egile abeslarik egin zuen bals peruarra da. Abestia, 1950eko urtarrilaren 7an erregistratuta, Peruko ezagunetariko bat da.[1] 1953an Los Morochucos hirukoteak lehen aldiz grabatu zuen.[2]

La flor de la canela
Chabuca Grandaren, Los Morochucos (en) Itzuli, María Dolores Praderaren, Julio Iglesiasen eta Gian Marcoren musika-lana
Egilea(k)Chabuca Granda, Los Morochucos (en) Itzuli, María Dolores Pradera, Julio Iglesias eta Gian Marco
Sorrera-urtea1950
Argitaratze-data1953
IzenburuaLa flor de la canela
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakChabuca Granda
Bestelako lanak
MusikagileaChabuca Granda

Allmusic: mc0002462698 Edit the value on Wikidata

Izenburua aldatu

Kanelaren lorea esapidearen jatorria ez da ezagutzen baina bai bere esanahi: goxotasuna edo bikaintasuna adieraztea. Horrela azaldu zuen Covarrubiasek 1611n bere Tesoro de la lengua castellana liburuan non horrela dio: "Gauza bikain bat garestitzeko esan ohi dugu kanelaren lorea dela, bikainena".[3] Dena dela, Chabucak abestia idatzi zuenean esamoldea nahiko zaharkituta zegoen. Balsa, bestetik, Limako Rímac barrutian bizi zen Victoria Angulo Castillo emakume afroperuarrarengan inspiratu zen; Chabucak emakume hori María Isabel Sánchez-Concha idazlearen etxean ezagutu zuen. Abestian aipatzen diren tokiak, bestetik, Lima hirikoak dira.

Aurrekariak aldatu

Peruko musika badira bi aurrekari, nolabait Chabucaren lanean eragina izan zutenak:

  • 1913an, Domingo Núñezek eta Mariano Escobedok grabatutako huaynoa, "La flor de la canela".
  • 1938 baino lehen Rosa Mercedes Ayarzak idatzitako "La Peruana".[4]

Bertsioak aldatu

Abestiak, Chabuca Grandaren ahotsa aparte, beste talde eta abeslarien ahotsak ezagutu ditu: Flor Silvestre, Irma Dorantes, María Martha Serra Lima, Yma Sumac, María Dolores Pradera, Lucha Reyes, Eva Ayllón, Tania Libertad, Bola de Nieve, Pedro Vargas, Pepe Vásquez, Raphael, Amalia Mendoza, Julio Iglesias, Rocío Jurado, Plácido Domingo, Raúl di Blasio, Gian Marco, Carlos Mancinelli, Lola Flores, Los Calchakis, La Lupe, Oscar Chávez, Juan Diego Flórez, Helenita Vargas eta Caetano Veloso. Hizkuntza desberdinetara itzuli egin dela ere aipatu behar da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu