La barraca (eleberria)

La barraca, euskaraz Etxola, 1898an Vicente Blasco Ibáñez espainiar idazleak idatzitako eleberri bat da. Naturalismoaren barnean sailaktua dagoen eleberria da.

La barraca (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Vicente Blasco Ibáñez
Argitaratze-data1898
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Eleberri honetan Blasco Ibáñezek komunitatearen psikologia aztertu eta pertsonaien ankerkeria instintu baxuei eta bizi diren ingurumen basatiari egotziko dizkio.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XIX. mendearen amaieraldera, Valentziako nekazal eremua. Osaba Barreten lursailak madarikatuak daude, kateak apurtu eta On Salvador lurjabeari burua ebakitzera ausartu baitzen, horrek Barret familiari hondamendia ekarriz. Lursaila lurjabeen aurkako borrokaren ikur bilakatu dira, horregatik inorrek ez ditu ereiten. Batiste Borrull kanpotarra etorri eta bere familia aurrera etaratzeko asmoz lursail horiek alokairuan ereiteko asmoz hartzen dituenean, bertakoen gorrotoa erakarri eta guztia ezinikusia eta tragedian amaituko da. Bitartean, egoera latz honetan On Joaquín maisuak nekazarien seme-alabak diren bere ikasleei hezkuntza irakasten saiatuko da, alferrikako hondoriekin.

Kanpo estekak aldatu