La Voz de España Donostian 1936 eta 1980ra arte argitaratutako egunkaria izan zen, frankismoaren hiriko nagusienetariko bat izan zena.

La Voz de España
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1936ko irailaren 15a
Azken alea1980ko otsailaren 8a
HizkuntzaGaztelania
Argitaratze lekuaDonostia
Koloreazuri-beltzean
Banaketa
Banatze-eremua Euskal Herria
Maiztasunaegunkaria
Historia
IdeologiaFrankismo

Historia aldatu

Karlista talde batek 1936ko irailaren 15ean sortu zuten, La Voz de Guipúzcoa eta La Constancia egunkarien makinaria eta langileak aprobetxatuz. FET y de las JONSek hurrengo urteko erdialdean kontrola lortu zuen. 1980ko otsailaren 17an Unidad egunkariarekin batera itxi zuten. Iñaki Linazasoro, Carlos Ribera Sanchís, Luis Hernando de Larramendi, Augusto Assía, Inozentzio Olea, Donato León Tierno — 1948 eta 1966 artean erredaktore-nagusi —, Inazio Eizmendi, Pepe Rei, Carlos Carnicero edo Indalecio Ojanguren bertan idatzi zuten.

1980an gobernuak La Voz de España eta Unidad itxi egin zituen. La Voz Gipuzkoako egunkari salduena zen baina, hala ere, ixtea erabaki zen batez ere eskuineko beste proiektu bat bultzatzeko, El Diario Vasco, eta ezkerrera jotzen zuen egunkari baten proiektua bertan behera gelarazteko. Ofizialki egunkariaren jabea gobernuarekin lotura zuzena zuen MCSE (Medios de Comunicación Social del Estado) erakundea zen.[1]

1983an, egunkariaren langile talde batek La Voz de Euskadi egunkaria bultzatu zuten. Hedabide berria Pepe Reiren zuzendaritzapean plazaratu zen.[2]

Zuzendariak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu