La Regenta Leopoldo Alas Clarínen lehen nobela da. Bi zatitan argitaratu zen, lehen zatia 1884, eta bigarrena 1885. Naturalismo eta errealismoaren ideiak ditu oinarri. Nobela hau Vetusta herrian kokatzen da, eta Oviedo hiria ezkutatzen du izen horren pean. Garai horretan eskandalu ugari eman baitziren bertan. Nobela hau, zineetara eraman zuten 1974. urtean Gonzalo Suarezen zuzendaritzapean.

La Regenta
Datuak
IdazleaLeopoldo Alas "Clarín"
Argitaratze-data1884 eta 1888
Generoanovela naturalista (en) Itzuli
Jatorrizko izenburuaLa Regenta
HerrialdeaEspainia

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorio hau Vetusta izeneko herrian kokatzen da. Protagonistak, Ana Ozores du izena eta don Victor Quintanar, erregeordearekin (Regentea), ezkonduta dago. Anaren ama, hau txikia zenean hil zen. Hori dela eta, bere izebek hezi zuten eta hauek Victorrekin ezkontzera behartu zuten. Nahiz eta Ana eta Victorren harremana ona zen, beraien arteko adin tarte handia zela eta beraien erlazioak ez zirudian senar-emantezna, baizik eta aita baten eta bere alabaren artekoa. Bere senarra berak sentitzen duen hutsunea betetzen ez duenez hau erlijio bitartez betetzen saiatzen da, non don Fermin de Pas apaiza ezagutuko duen. Fermin honen edertasuna eta pertsonalitatea ezagutzean Anaz maiteminduko da. Aldi berean, Anak maitale bat du, don Alvaro seduzitzaile amorratua. Honek Anaren edertasuna ikustean, bere ospea berreskuratzeko irtenbide bat bezala ikusten du.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.