La Población (Víctor Jara)

La Población Víctor Jara abeslari txiletarrak 1972an plazaratu zuen[1] zazpigarren albuma izan zen. Kontzeptu musika disko da, hau da, osoa gai baten ingurukoa da. Kasu honetan langileak bizi ziren txabolen herri baten ingurukoa da. Pobrezia eta beharra, irtenbide bat bilatzeko beharra gai nagusiak dira. Datuak errealitatetik hartu zituen, Herminda de la Victoria herri matxinatuan (egungo La Victoria) hainbat testigantza aztertu eta jaso zituen, eta haietan oinarritu zuen bere diskoa.

La Población (Víctor Jara)
Víctor Jararen albuma
Egilea(k)Víctor Jara
Argitaratze-data1972
IzenburuaLa población
Ekoizpen lekuaTxile
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika eta protesta abestia
Hizkuntzagaztelania
DiskoetxeaDICAP
Zatiak9 musika pista
Deskribapena
Honen parte daVíctor Jara's albums in chronological order (en) Itzuli

Discogs: 305740 Edit the value on Wikidata

Ezaugarriak aldatu

Txileko Kantagintza Berriaren mugimendua horrelako kontzeptu-albumek gertaerak eta ideologia hobeto azaltzeko aukera eman zuten. Ziur aski ezagunena Quilapayún taldeak 1970ean grabatu zuen Cantata Santa María de Iquique albuma izan zen. Kantata horrek ere arrakasta itzela izan zuen, hala ere: Rolling Stone aldizkariaren arabera, 2008an, garai guztietak Txileko 17. disko garrantzitsuena izan zen.[2] Lan honetan, «Lo único que tengo» abestian, Isabel Parrak abestu zuen. Beste abestietan Bélgica Castro, Huamarí eta Cantamaranto taldearen laguntza izan zuen. Beste kantu batean, «Herminda de La Victoria», Jarak Alejandro Sievekingen kolaborazioa izan zuen hitzak jartzeko garaian.

Abestiak aldatu

  1. "Lo único que tengo"
  2. "En el río Mapocho"
  3. "Luchín"
  4. "La toma - 16 marzo 1967"
  5. "La carpa de las coligüillas"
  6. "El hombre es un creador"
  7. "Herminda de la Victoria" (Alejandro Sieveking, Jara)
  8. "Sacando pecho y brazo"
  9. "Marcha de los pobladores"

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu