La Hazako leizea edo El Hazako leizea Kantabriako Ramales de la Victoria udalerrian dagoen leizezulo bat da. Hermilio Alcalde del Riok eta Lorenzo Sierrak aurkitu zuten, aurkikuntzen argitalpena Henri Breuilekin batera egin zen arren. Kobazulo txiki bat da, baina bere kokapenak eta bere hondarrek oso interesgarri bihurtzen dute eta horregatik ikertua izaten jarraitzen du.

La Hazako leizea
Map
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Municipality of CantabriaRamales de la Victoria
Koordenatuak43°15′23″N 3°27′52″W
Ezaugarriak
Margoakbai
Aztarnakbai

Kobazulo honek garrantzi bikoitza du, batetik espeleologo eta arkeologoek ikertzen baitute. Bestetik, baina, interes are nabarmenagoa du, kobazuloan Solutrear garaiko hondarrak aurkitu baitira, margo mordoaz gain. Margo hauen artean zaldiak, ahuntzaren familiako animaliak, orein bat, elur-orein bat, identifikatu gabeko lau hankako animalia bat eta zeinuren batzuk daude. Badaude identifikatu gabeko animalia zatiak ere, hau, zein lehen deskribaturiko margo guztiak, Leroi-Gourhanen III Estiloko margo gorrizkoak diren arren.

Gaur egun publikoarentzako bisita mugatua dago kontserbazio arrazoiengatik. Soilik arkeologo, espeleologo eta geografoek bisita dezakete, baina aurretik Kantabriako gobernuari baimena eskatu badiote.

2000ko hamarkadara arte itxitura metalezko atetzar batekin egina zegoen, margoentzako kaltegarria izan zena, kobazuloaren orientazioagatik honek Eguzkitara jarria ordu asko igarotzen baititu eta baldintza negatiboak sortzen ziren, tenperatura altuarekin. Ordutik, ateak kontserbazioa egokia ahalbidetzen duten zulo ugari ditu.

Kanpo estekak aldatu