Lañuko leizeak

Santorkaria eta Las Gobas leize multzoa

Lañuko leizeak Trebiñuko herri horretan dauden bi leize-multzo dira: Las Gobas eta Santorkaria[1]. Kobazulo horiek artifizialak dira, eta, antza denez, ermitau-komunitate batzuek bizitoki gisa erabiltzen zituzten. 1978. urtean monumentu izendatu zituzten. Arabako inguru hauetan antzeko leize ugari aurki daitezke. Gaur egun aztarnategi hauei buruzko oso informazio gutxi ezagutzen da. Jose Maria San Sebastian "Latxaga"ren hitzetan hori omen da Euskal Herriko Kapadozia. Ikertzaile horren ustez, komunitate horiek bisigodo eta arabiar inbasioaren garaikoak dira.

Lañuko leizeak
Las Gobas eta Santorkaria
Ermitauen komunitateen bizilekuak omen ziren.
Map
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaTrebiñu
Koordenatuak42°40′19″N 2°37′35″W
Ezaugarriak
Bisitagarriabai
Margoakbai
Aztarnakbai

Historia aldatu

V. eta VIII. mendeen artean eremitismoa hedatu zen Iberiar penintsulan. Kristau monjeek bakardadea bilatzen zuten arrazoi erlijiosoak zirela-eta.

Lañun kareharrian landu zituzten leizeak, mendialdean, ohiko bideetatik urrun. Zaharrenak V. mendekoak direla uste da[2].

VII. eta VIII. mendeetan bertako nekazariek erabili zituzten bizileku gisa baina IX. eta X. mendeetan bertan behera utzi zituzten eta Lañu herria sortu zuten mendiaren oinean. Hurrengo mendeetan leizeak hilerri gisa ere erabili zituzten[3].

XII. mendetik aurrera, haien inguruko izpiritualtasuna galdu eta handik aurrera korta eta biltegi bihurtu zituzten.

Kronologia aldatu

  • IV. mendean: Eremitismoa sortzen da.
  • V. eta VI. mendean: Ermitauak leizeetan bizi dira.
  • VII. eta VIII. mendeetan: Herri bat sortzen da eta bertan garatzen da.
  • IX. mendean: Gaur egungo leizeen biztanleak Lañun kokatzen dira.
  • X. eta XI. mendeetan: Leizeak eliza eta nekropoli bezala erabiltzen dira.
  • XII. mendetik aurrera: Leizeak abereak gordetzeko edo biltegi moduan soilik erabili ziren.

Kokapena aldatu

Lañu herria haran baten barruko aldean dago kokatuta; haranaren sarreran, iparraldetik, bi aldetara, labar batzuk ikusten dira. Haitzetan zulatuta sarrerak eta leihoak ikusten dira. Hor bizi ziren kristau-komunitate ezezagun batzuk, eskuinean Las Gobas eta ezkerrean Santorkaria. Ganbera nagusietan aldareak ere aurkitu dira.

Leize multzoak aldatu

Bi leize-multzo daude Lañun:

 
Leizeen sarrera bat.

Las Gobas aldatu

Eskuineko multzoa hesi batez babestuta dago, baina ohikoa da hesia puskatuta topatzea. Multzo honetan 11 leize daude, guztiak gizakiak egindakoak. Leizeetan ganbera edo gela desberdinak ikus daitezke. Handienak ziur aski tenplu moduan erabiltzen ziren. Beste batzuk, txikiagoak, gelak izango lirateke. Horrez gain, harrian egindako hilobiak ikus daitezke. Leize horiek Jose Migel Barandiaranek aztertu zituen 1968an. Barandiaranen ustez, aurkitu diren nekropoliak tenpluekin lotura zuzena dute. Aztarna berrienak XII. eta XIV. mendekoak dira.

Santorkaria aldatu

Las Gobasen aurrez aurre kokatuta daude. Izenak nolabait kristautasunaren erreferentzia dakar. Multzo honetan 18 esparru aurkitu dira, batzuk erabat txikituta; hauetako hiruk basilika baten oinplanoaren itxura dute, eta, argi dago tenplu funtzioa bete zutela. Francisca Saenz de Urturiren ustez Santorkaria izendapenaren azpian Santa Leokadia egon liteke, Markinez herriko leize artifizialetan izen bera aurkitu baita. Lehendabiziko leizean habeak jartzeko zuloak aurkitu dira eta, ondorioz, pentsatzekoa da eraikuntza bat egon zela bertan. Las Gobasen bezala hemen ere tenpluak izan zitezkeen espazioak, gelak eta hilobiak aurkitu dira.

Leize-motak aldatu

Eremutarrak aldatu

Leize zaharrenak eta sinpleenak dira.

Etxebizitzak aldatu

Garaiko txabolek bezala hauek ere oinplano errektangularra dute. Batzuek oheak eta aulkiak ere badituzte harrian landuak. Sukaldea, lantokia eta oilategiak kanpoan egurrez egindako txabolatan izaten zituzten.

Biltegiak aldatu

Etxebiziten gainean dauden zulo batzuk dira. Goian zeuden animalietatik babesteko eta sokazko eskilera bidez igotzen ziren bertara.

Elizak aldatu

Bi motatakoak daude; abside kontrajarriak dituztenak eta abside bakarrekoak. Eragin bisigotikoa eta mozarabea nabaritzen da egituretan.

 
Santorkariako eliza bat.

Nekropoliak aldatu

Hiru motatako hilobiak zulatu zituzten harrian:

  • Trapezoidalak: bainera itxura dute. Ez zen hilkutxarik erabiltzen, gorpua bertan sartu eta oihal batez edo harlauzaz estaltzen zen.
  • Nitxoak: Hormetan egindako zuloak ziren.
  • Antropomorfoak: Gizakiaren itxura dute, hau da, bainera itxura baina buruarentzako zuloarekin.

Kondaira aldatu

Las Gobas aldean, haitz isolatu batean, beste leize bat dago. Herrian "La dotora" esaten diote (Emakume medikua). Kondairaren arabera bertan, garai batean, sendalari bat bizi izan zen. Antza, oso dotorea eta ongi hezia zen. Baina egun batean betiko desagertu zen.[4]

 
La Dotora leizearen irudikapena eta egungo egoera.

Bibliografia aldatu

  • Latxaga: Arkaitzetako bisigotiko baselizak Araban. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1976. 175.or.
  • Francisca Saenz de Urturi: Cuevas artificiales de Álava. Guía para su visita. Arabako Foru Aldundia, 1985. 19 orri.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) ..: Junta de Castilla y León :... (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Cuevas de Laño» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Las Gobas y Santorkaria, Iglesias rupestres (Laño) | Tierras Insólitas» Tierras Insólitas | Relatando nuestros viajes 2016-06-27 (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
  4. Antxon Agirre Sorondo (2004): «III Cuentos y Leyendas». Etnografía del Enclave de Treviño, I. Eusko Ikaskuntza. 153.or. ISBN 84-8419-893-6.

Kanpo estekak aldatu