LISPA (London International School of Performing Arts, euskaraz Londreseko Antzerki-Arte Eskola Internazionala) 2003. urtean Thomas Prattkik sortua izan zen. Thomas Pariseko École Internationale de Théâtre Jacques Lecoqeko zuzendari pedagogiko izan zen.

LISPA Jacques Lecoq-en lanean oinarritua badago ere, antzerki fisikoko entrenatze programa izanagatik da berezia.

Hastapen Kurtsoa aldatu

Hastapen Kurtsoa gorputz eta ahotsaren prestakuntza eta ingurune fisikoaren aztertzera bideratzen da, ikasleak elementu hauek gorputzaren bidez eta espazioan zehar transposatzera ahalbidetuz.

Maskara Neutroarekin hasiz ikasleek lasaitasun egoera ikasten dute. Jarraian, giza pasioak, emozioak eta portaerak lantzen dira Maska Larbario eta Adierazgarriekin. Transposizio dramatikoak eta sormena animaliak, elementuak, pintura, poesia eta arkitektura aztertuz desblokeatzen dira.

Klaseek forma desberdinak hartzen dituzte: mugimenduaren azterketa, inprobisaketa, akrobaziak, ahots prestaketa, idaztea, pintura eta eskultura besteak beste.

Elkarlana edota Sorkuntza LISPAn egiten den lanaren ezinbesteko zatia da. Astero ikasleek beren antzerki propioa lantzeko aukera dute. Talde txikietan elkarturik irakasleek aurretik ezarririko gai baten inguruan lan egiten dute, klasean lantzen ari diren esparruak miatzeko aukera dutelarik. Astelehenero, astean zehar landutakoa aurkezten dute irakasle eta Aurreratuen Kurtsoko ikasleen aurrean.

Hastapen Kurtsoa Amaierako Proiektu bat ala Ikerketa Proiektu batekin amaitzen da, non ikasleek beraiek hautaturiko gai batean publiko aurreko emanaldia prestatzeko denbora gehiago duten.

Kanpo estekak aldatu