Léa Seydoux

aktore frantziarra

Léa Hélène Seydoux Fornier de Clausonne (Paris, 1985eko uztailaren 1a - ) frantziar aktorea da.

Léa Seydoux

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLéa Hélène Seydoux Fornier de Clausonne
JaiotzaParisko 16. barrutia eta Paris1985eko uztailaren 1a (38 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaHenri Seydoux
AmaValérie Schlumberger
Anai-arrebak
LeinuaSeydoux family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
KidetzaCollectif 50/50

IMDB: nm2244205 Allocine: 149205 Allmovie: p584516 TCM: 11345199 TV.com: people/lea-seydoux
Facebook: leaseydouxofficial Spotify: 4vF9UhI6ptCuJvAB5K5x9t Musicbrainz: 91e33b8d-6755-4452-8067-2ec387d07da2 Discogs: 7474737 Allmusic: mn0003126648 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Alsaziar guraso protestanteen alaba, St. Germain-des-Présen hazi eta erlijio-heziketa zorrotza jaso zuen. Jérome Seydoux Pathé Distributioneko presidentearen biloba da, eta Nicolas Seydoux eta Michel Seydoux Gaumonteko buruzagi eta LOSC futbol taldeko presidente ohiaren iloba, hurrenez hurren.

Frantziako zineman hasi zuen aktore ibilbidea, eta Une vieille maîtresse (2007), De la guerre (2008) eta, urte batzuk geroago, La Belle et La Bête filmetan parte hartu zuen. La Belle Personnen (2008) egindako lanagatik Cesar sarietarako lehen izendapena jaso zuen, eta Cannesko Zinemaldian Chopard Saria irabazi zuen.

Orduz geroztik, Hollywoodeko hainbat filmetan parte hartu du, hala nola Inglourious Basterds (2009), Robin Hood (2010), Midnight in Paris (2011), Mission: Impossible – Ghost Protocol (2011), The Grand Budapest Hotel (2014) edo Bond neskena, Spectre (2015) eta No Time to Die (2021) filmetan.

2013an, Seydouxek sari garrantzitsuak irabazi zituen, hala nola Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma, La Vie d'Adèle filmean egindako lanagatik. 2014an, izar berri onenaren BAFTA Sarietan izendatu zuten.

Filmografia aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.