L'Année Sociologique

L'Année sociologique, 1898an sortu zen seihilabetekari soziologikoa da. Émile Durkheim izan zen sortzailea eta bere izan zen aldizkariaren lehen zuzendaria. Urtekaria izan zen 1925ra arte eta 1934 eta 1942 bitarte Annales sociologiques izena hartu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren berriro argitaratu zen jatorrizko izena berreskuratuz. Ordutik, argitalpenak ez du etenik izan.

L'Année sociologique
MotaAkademikoa (Soziologia)
Fitxa teknikoa
HizkuntzaFrantsesa
ArgitaletxeaPresses universitaires de France (en) Itzuli
Gai nagusiasoziologia
Banaketa
Banatze-eremua Frantzia
MaiztasunaSeihilabetekaria
Historia
SortzaileaÉmile Durkheim
Identifikadoreak
ISSN0245-9051, 0066-2399 eta 1969-6760
puf.com…

Durkeimentzat aldizkiri hau bere ikerkuntzak zabaltzeko modu bat izan zen. Era berean, bere ikasle eta beste irakasleentzat ere beren ikerkuntza zabaltzenko euskarri bihurtu zen paradigma soziologiko berriaren gerizpean. Hala, aldizkariaren adiera bat ere bada talde horrek XX. mendearen hasieran jorratu zuen ikusmolde soziologikoa izendatzeko.

Hastapenetan parte hartu zutenen artean, zenbait ikertzaile ospetsu aipa daitezke, besteak beste, Émile Durkheim bera, Paul Fauconnet, Célestin Bouglé, Marcel Mauss, Henri Hubert, Robert Hertz, Maurice Halbwachs eta François Simiand.

Egungo batzordea aldatu

  • Batzordeko lehendakaria: Pierre Demeulenaere
  • Ohorezko lehendakaria: Raymond Boudon (2013a arte) Bernard Valade
  • Idazkari orokorra: Annie Devinant

2004-2009 aldizkariak aldatu

  • 2009 - lib. 59 - : Pour une sociologie politique du droit (2)
  • 2009 - lib. 59 - : Pour une sociologie politique du droit (1)
  • 2008 - lib. 58 - : Études
  • 2008 - lib. 58 - : La ville, catégorie de l'action
  • 2007 - lib. 57 - : Autour du droit : la sociologie de Jean Carbonnier
  • 2007 - lib. 57 - : L'abstraction en sociologie (2)
  • 2006 - lib. 56 - : L'abstraction en sociologie (1)
  • 2006 - lib. 56 - : In memoriam : Jean Cazeneuve (1915-2005)
  • 2005 - lib. 55 - : Sociologies économiques
  • 2005 - lib. 55 - : L'explication de l'action sociale : problèmes méthodologiques et prospectives de recherche
  • 2004 - lib. 54 - : Éthique et sociologie
  • 2004 - lib. 54 - : Mauss et les durkheimiens - Textes inédits

Kanpo estekak aldatu