Kwon Ki-ok (Piongiang, Korea okupatua, 1901eko urtarrilaren 11Seul, Hego Korea, 1988ko apirilaren 19a), Koreako eta Txinako lehen emakumezko hegazkinlaria izan zen.

Kwon Ki-ok

(1928)
Bizitza
JaiotzaPiongiang1901eko urtarrilaren 11
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
HeriotzaSeul1988ko apirilaren 19a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaZhejiangeko Unibertsitatea
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlari militarra, aviation pioneer (en) Itzuli eta aviation writer (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa

Biografia aldatu

Japoniak Korea okupatzen zuen garaian jaio eta hazi zen, eta gaztetandik militatu zuen independentziaren alde Koreako Emakume Abertzaleen Elkartea. Militantzia horregatik atxilotu egin zuten, eta askatzean Txinan erbesteratu zen. Behin Txinan, 1923an, Koreako Errepublikako Behin-behineko Gobernu herbesteratu eta abertzalearen gomendioz Txinako Errepublikako aireko eskola militarrean sartu zen, eta bertan graduatu zen lehen emakumea izan zen 1925.

1940. urteanteniente koronelak izendatu zuten, eta Bigarren Mundu Gerran japoniarren aurkako aireko gerran pilotatu zituen hegazkinak, Txinako fronteetan.

1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Koreara itzuli zen, eta Hego Koreako aireko armadaren erakuntzan parte hartu zuen. Mendebaldeko indarrekin eta Hego Korearekin egon zen Ipar Korearen aurka Koreako gerra garaian.