Kutturlio arrunta (Galerida cristata) alaudidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasiako eskualde epel gehienetan, Portugaldik Txinako ipar-ekialde eta Indiako ekialderaino, eta iparraldeko Afrikan, Nigerreraino, bizi dena[1].

Kutturlio arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaAlaudidae
GeneroaGalerida
Espeziea Galerida cristata
Banaketa mapa
Kumaldiaren tamaina3,9
Errute denbora12 egun

Kutturlio arrunta espezie ez-migratzailea da, eta bere izaera sedentarioa argi erakusten du Britainia Handira noizbehinka bakarrik heltzeak, Frantziako iparraldean hazi arren.

Hegazti arrunta da lur zabal eta lehorretan eta laborantza eremuetan. Habia lurrean jartzen du, bi edo hiru arrautza erruteko. Bere elikagaiak belar haziak eta intsektuak dira; bigarrenak, bereziki, ugalketa garaian.

Moko ertain-zorrotza eta gandor antzeko kalpar nabaria ditu. Hegaldian hegape gorrixkak edo krema kolorekoak erakusten ditu. Gorputzean kolore mimetikoak ditu nagusiki: arre-grisaxka gainetik eta gris-zurixka azpitik, marra finekin bularrean. Bere abestia gozoa eta doinu anitzekoa da.

Arreta handia behar da subespezie asko dituen kutturlio hau bere familia bereko beste espezie gertuetatik bereizteko, espezieak elkarrekin bizi diren guneetan. Sartaldean kutturlio mokolaburraren (Galerida theklae) oso antzekoa da eta Indiako sartaldean kutturlio malabarraren (Galerida malabarica) oso antzekoa.

Erreferentziak aldatu

  1. BirdLife International (2004). Galerida cristata. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.