Kutsidazu bidea, Ixabel (filma)

filma

Kutsidazu bidea, Ixabel 2006an Fernando Bernuések eta Mireia Gabilondok zuzendutako euskal filma da, Joxean Sagastizabalek idatzitako Kutsidazu bidea, Ixabel eleberrian oinarritua.

Kutsidazu bidea, Ixabel (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2006
IzenburuaKutsidazu bidea, Ixabel
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa eta sarbide-bizipena
Iraupena90 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaKutsidazu bidea, Ixabel
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fernando Bernués
Mireia Gabilondo

Gidoigilea(k)Nagore Aranburu
Fernando Bernués
Joxean Sagastizabal
Carlos Zabala



Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaEneko Olasagasti
Bestelako lanak
MusikagileaIñaki Salvador
Argazki-zuzendariaGaizka Bourgeaud
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTolosaldea

IMDB: tt0881935 Filmaffinity: 390971 Allmovie: v376683 Edit the value on Wikidata

Euskarazko elkarrizketak dituen inoizko filmik ospetsuenetako bat izan da: 45.539 ikusle izan zituen eta 212.724,39 -ko kopurua bildu[1]

Ezaugarri teknikoak aldatu

Zuzendaritza Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo
Gidoia Nagore Aranburu, Fernando Bernués, Joxean Sagastizabal eta Carlos Zabala
Ekoizlea Eneko Olasagasti eta Unai Ibarbia
Musika Iñaki Salvador
Argazki Zuzendaria Gaizka Bourgeaud
Editorea Moztu
Zuzendari artistikoa Luisa Lopez Telleria
Ekoizleak: Tentazioa Orio Produkzioak eta Rec

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1978ko uztailean, Juan Martin (Mikel Losada), gazte donostiar bat, Tolosaldeko baserri batera doa, euskaltegian ikasitako euskara hobetzera. Baserriko sendia amonak, gurasoek, seme bikiek eta bi alabek osatzen dute. Alabetako batez, Ixabel ederraz (Ainere Tolosa) maitemindu da. Umore handiz, guztiz ezezaguna zaion mundu horretan Juan Martinek dituen arazoak kontatzen ditu: "benetako" euskarararekin (harentzat ulergaitza denez, "swahili" deitzen dio), baserriko lanekin eta Ixabelenganako amodiozko kontuekin.

Pertsonaiak aldatu

Sariak aldatu

Saria Urtea Emaitza Kategoria Saritua(k)
Peñiscolako Zinema Jaialdia 2007 Garailea Epaimahaiaren Sari Berezia Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo

Erreferentziak aldatu

  1. Barambones Zubiria, Josu. (2011). «Una mirada telescópica al cine en euskera: versiones originales dobladas y subtituladas» Hermēneus: Revista de la Facultad de Traducción e Interpretación de Soria (13): 25-59. ISSN 1139-7489..

Kanpo estekak aldatu