Kurtzegango zutarria

Orozko udalean, Kolometa, Odoriaga mendien ondoan, Kurtzegan mendiaren magalean dagoen zutarria, Euskal Herriko altuena. Zahar-berrituta dago
Kurtzeganeko zutarria» orritik birbideratua)

Kurtzegango zutarria Euskal Herriko handienetakoa da. Monumentu megalitiko hau, menhir hau, Arnoko mendietan dago,Odoriaga menditik Ipar-mendebaldera Kolometa eta Kurtzegan mendien artean dago, (koordenatuak: 43.076204, -2.867516), Gorbeiako natura parkean. 5,40 metro luzera du, Euskal Herriko altuena izanik. Pisua ia zortzi tonakoa da. Hiru harri zati edo ortostato ditu. 2008an Bizkaiko Foru Aldundiak, Naturgune Babestuen Zerbitzuak alegia, indusketa eta zaharberritze lanak agindu zituen. Egun, zutarria jatorrizko lekuan dago zutik.[1]

Kurtzegango zutarria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaOrozko
Koordenatuak43°04′09″N 2°50′24″W / 43.0691°N 2.8401°W / 43.0691; -2.8401
Map
Altitudea850 m, itsas mailaren gainetik

Izena dela eta, Kurtzegango (eta ez Kurtzeganeko) da bertako aldaera fonetikoa eta horrela dago normalizatua toponimia arautuan[2].

Ezaugarriak aldatu

Megalitoa artzain inguru batean dago kokatuta. Espezialisten ustez, harriak, harearriak, aldameneko Kolometa edo Kurtzeganeko mendietatik aterako zituzten eta egungo lekura eraman baino lehen bertan zizelkatu. Kurtzeganen kokatzeko, aurretik 0,70 metroko hobia egin behar izan zuten. Indusketak ez ditu datazioa emateko emaitzarik azaldu, nahiz eta garbi izan monumentu prehistorikokoa dela.

Zutarri honek aspalditik zientzialarien atentzioa deitu zuen; besteak beste, Jose Migel Barandiaran, Juan Maria Apellaniz eta Txomin Epaltza bertan egon ziren ikertzen baina bi harritzar elkarren ondoan ikusi eta ez ziren konturatu eroritako zutarri baten aurrean zeudela.

Zutarriaren berri Felix Mugurutza ikertzaileak eman zuen lehenbiziz 1987. urtean[3]

Azken lanak, 2011. urteko maiatzean, Juan Carlos López Quintanak zuzendu zituen[4]. Kontserbazio egoera ona da monolitoa zahar-berritu eta gero eta porlanezko oinarri baten gainean berriro zutik jarri eta gero[5].

Monolitoa izandakoa, erortzerakoan bi zatitan apurtu zen nonbait, eta zatietako bat iraulita zegoen. Ez zen begien bistakoa bi zatiak lehenago elkartuta egon zirela Felix Mugurutzak 1987an aurkitzean garaiko Euskal Museorako paraturiko txostenean eta egindako maketan azaldu zuen arte[6]. Geroago, zahar-berritze lanei ekin baino lehenago, baten batek makina batekin mugitu zituen harritzarrak eta bat apurtu. 2011. urtean zutarria hiru zatitan bereizita topatu zuten zahar-berritu eta berriro zutik jarri zutenek.

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. P. Saldarriaga, 26.or.
  2. Alberdi-Cedeño, Jon; Ibargoitia, María L.; Guillén, María D.. (2017-09). «Bioactive compounds detected for the first time in corn oil: Cyclic dipeptides and other nitrogenated compounds» Journal of Food Composition and Analysis 62: 197–204.  doi:10.1016/j.jfca.2017.06.005. ISSN 0889-1575. (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  3. (Gaztelaniaz) EL MENHIR DE KURTZEGAN (OROZKO, BIZKAIA) – AGIRI. (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  4. (Gaztelaniaz) Menhir de Kurtzegan
  5. (Gaztelaniaz) Luberri.net Monolito Kurtzegan
  6. (Gaztelaniaz) Kurtzegan: cuando descubres el menhir más grande de Euskal Herria – El arca de no sé. (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).

Bibliografia aldatu

  • P. Saldarriaga: "Kurtzegan zutarri erraldoia". Nora, 57.zk., 2012ko abendua. 26-29 or.

Kanpo estekak aldatu