Kurashiki (japonieraz: 倉敷市 Kurashiki-shi?) Okayamako prefekturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 478.536 biztanle ditu.

Kurashiki
倉敷市
core city of Japan (en) Itzuli
Bikan auzoa Irudi gehiago
Fitxategi:No
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūgoku (Sanyō)
Okayama
AlkateaKaori Itō (en) Itzuli
Izen ofiziala倉敷市
Jatorrizko izena倉敷市
Posta kodea710-0833
Geografia
Koordenatuak34°35′06″N 133°46′20″E / 34.58508°N 133.77211°E / 34.58508; 133.77211
Map
Azalera354,32 km²
MugakideakOkayama, Tamano (en) Itzuli, Sōja (en) Itzuli, Asakuchi (en) Itzuli, Yakage (en) Itzuli, Hayashima (en) Itzuli, Sakaide (en) Itzuli eta Marugame
Demografia
Biztanleria474.862 (2021eko martxoaren 1a)
−2.256 (2015)
Dentsitatea1.335,27 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1928ko apirilaren 1a eta 1927ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakChristchurch, Sankt Pölten, Kansas City eta Zhenjiang
http://www.city.kurashiki.okayama.jp/ www.city.kurashiki.okayama.jp

Geografia aldatu

Japoniako Chūgoku eskualdean dago, Honshu uharteko hego-mendebaldean, Setoko Barne Itsasoaren ertzean. Takahashi ibaiak zeharkatzen du hiria.

Historia aldatu

Heian Aroan Taira eta Minamoto leinuen arteko muga eta borroka tokia izan zen baina poliki poliki itsas-portua sortu eta inguruan herria garatzen joan zen eta honi esker Tokugawa shogunerria beregain hartu zuen Kurashikiren kontrola. Meiji berrezarkuntzan industria garatu zen, Ohara hari errota da honen erakusle nagusia.

Hiria bera 1928ko apirilaren 1ean ezarri zen.

1988an Setoko zubi handia eraiki zen Okayama eta Shikoku uhartea lotzen zituena. Zubia Kurashikin hasten denez hiriarentzat bultzada berria ekarri zuen.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Bikan auzoa: XVII eta XIX mendeetako egurrezko etxe tradizionalak ditu: biltegiak, bodegak eta abar. Aipagarriak dira teilatuetako teila zuri eta beltzak.
  • Ohara arte museoa: Magosaburō Ōhararen arte bilduma da, mendebaldeko artea batez ere hartzen du; El Greco, Monet, Matisse, Gauguin eta Renoir besteak beste. 1930an ireki zituen ateak.
  • Setoko zubi handia
  • Udaletxea: Kenzo Tange arkitektuak diseinatu zuen.

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Kanpo estekak aldatu