Kuku mottodun

Kukulidoen familiako hegaztia kukuaren antzekoa, Afrikako ipar eta erdialdean eta Iberiar penintsulako eskualde mediterraneoan bizi dena

Kuku mottoduna (Clamator glandarius), cuculidae familiako hegazti espeziea da. Uda Hegoaldeko Europan edo Ekialde Hurbilean, tartean baita Euskal Herrian ere, pasa ondoren, neguan Afrikan bizi da.

Kuku mottodun
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCuculiformes
FamiliaCuculidae
GeneroaClamator
Espeziea Clamator glandarius
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa9,85 g (pisua jaiotzean)
arra: 169 g (helduen pisua)
emea: 138 g (helduen pisua)
Clamator glandarius + Corvus cornix

Hegazti honek, ordenakidea den kukuak bezala arrautzak beste hegazti txikiagoen kabietan jartzen ditu (hala nola arabazozo edo mikak). Kuku arruntak ez bezala ez ditu kabian dauden beste espeziearen arrautzak kabitik botatzen (ezta kuku kume jaioberriak ere) Bere arrautza beste arrautzen tartean erruten du, denak batera haziak izan daitezen (kolorez eta tamainaz, hautatzen dituen espezieetakoen antzerakoak). Mika kumeak, ordea, gosez hiltzen dira maiz, nahiko janari iristen ez zaielako kuku kumearen konpetentziaren eraginez. Kuku mottodunaren arrauntza duten kabiek izaten dute,hala ere, abantaila bat kumaldi guztiarentzat: txita jaio berriak harrapakari asko uxatuko dituen usain txarra jarioten du, kumaldi guztia babestuz. Hegazti txikiek berea bezala erruten eta elikatzek dute kuku mottodun txita. Kuku mottoduna kukua baino handiagoa da, 35-39 cm luzera izanik.

Ez du azpiespezierik[1].

Erreferentziak aldatu