Kuartzita

Nagusiki kuartzoz osatutako arroka gogorra. Kuartzo-kristalak silizezko zementuz lotzen dira


Kuartzita harea kuartzotsuen metamorfismoaz sortzen den arroka da. Oso gogorra da eta ez da batere erraz higatzen.

Kuartzita
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Kuartzita
Arroka metamorfikoa
Mineral garrantzitsuak Kuartzoa

Ezaugarriak aldatu

Kuartzita gehienek beren osaeraren %90a baino gehiago kuartzoz osatua daukate, batzuk %99a ere izan dezakete. Tenperatura eta presio altuan birkristalizaturiko arrokak dira, foliaziorik aurkezten ez dutenak. Normalean zuri edo gris argiak dira baina oxido ferriko trazak badituzte gorrixkak izan daitezke. Noizbehinka hori, berde edo urdinak ere aurkitu daitezke, izan ditzaketen mineral gehigarrien arabera.

Higadura kimikoarekiko oso erresistentea da eta tontor zorrotzeko mendilerroak eratzen ditu, honen adibide garbia dira Ipar Amerikan dauden Appalacheak. Meteorizazio motel honekin sortarazten dituen lurzoruak finak izaten dira eta ondorioz landaretza urria izaten dute mendilerro hauek.

Erabilerak aldatu

Kuartzoa lortzeko iturri naturala da. Erdi Aroan sukarriaren ordezko erabili ohgi zen baina kalitate eskasagoko materiala da.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu