Kuartil arteko ibiltarte erlatibo
Estatistikan, kuartil arteko ibiltarte erlatiboa kuartil arteko ibiltartetik eratortzen den sakabanatze neurri erlatiboa da, honela kalkula daitekeena:
Sakabanatze neurri erlatiboa denez, datu multzo ezberdinen sakabanatze mailak erkatzeko erabil daiteke.
Abantaila gisa, jasankorra dela aipatu behar da, muturreko datuak baztertu eta kuartiletan bakarrik oinarritzen baita.