Krzysztof Eugeniusz Penderecki (Dębica, Polonia, 1933ko azaroaren 23a - Krakovia, 2020ko martxoaren 29a) poloniar musikagilea izan zen.

Krzysztof Penderecki
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKrzysztof Eugeniusz Penderecki
JaiotzaDębica1933ko azaroaren 23a
Herrialdea Polonia
HeriotzaKrakovia2020ko martxoaren 29a (86 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Elżbieta Penderecka (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJagellondar Unibertsitatea
Academy of Music in Kraków (en) Itzuli
(1954 - 1958)
Hizkuntzakpoloniera
ingelesa
alemana
frantsesa
Irakaslea(k)Stanisław Wiechowicz (en) Itzuli
Artur Malawski (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, pedagogoa, musikologoa, musika-irakaslea eta biolin-jotzailea
Lantokia(k)Krakovia eta Varsovia
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Berlingo Arteen Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Zientziaren eta Arteen Europar Akademia
Polish Academy of Learning (en) Itzuli
Bavariako Arte Ederren Akademka
Union of Polish Composers (en) Itzuli
Genero artistikoaopera
sinfonia
Musika instrumentuabiolina
pianoa
DiskoetxeaEMI Classics

krzysztofpenderecki.eu
IMDB: nm0671678 Allocine: 49128 Allmovie: p181028
Spotify: 0qEO82Hj3SvjoNyEfKpRku iTunes: 621683 Last fm: Krzysztof+Penderecki Musicbrainz: c3395434-dfdd-4de8-a8c2-0a3b110ef3ef Songkick: 257236 Discogs: 227875 IMSLP: Category:Penderecki,_Krzysztof Allmusic: mn0000580964 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere kasa hasi zituen musika-ikasketak, eta geroago Malawskiren ikaslea izan zen Krakoviako Goi Mailako Musika Eskolan. 1958. urtetik aurrera eskola hartako irakaslea izan zen, eta 1972. urtean zuzendari izendatu zuten. 1973. urtetik aurrera konposizio-irakaslea izan zen Yaleko unibertsitatean.

Lehen lanetan C. Debussyren eta K. Szymanowskiren eragina antzematen zaio. Geroago Boulezen eragina izan zuen. 1960. urtetik aurrera Boulezen estiloa utzi zuen, eta abangoardiako musikagile nagusietakoa bihurtu zen.

Pendereckik musikazkoak ez diren hotsak erabiltzen zituen, idazmakinarena eta zerrarena, adibidez, eta ohiko musika-tresnekin nahasten zituen. Ahotserako musikan aldiz, kantariek kontsonanteak ahoskatu behar izaten dituzte arrapaladan, txistu eta zarata eginez.

Lan aipagarriak dira: The Devils of Loudun (1968-1969) eta Paradise (1976-1978) operak; Anaklasis (1960), harizko eta perkusiozko tresnetarako; Threnody for The Victims of Hiroshime (1960), harizko 52 tresnetarako; Polymorphia (1961), harizko 48 tresnetarako; St. Luke Passion (1963-1966), idatzi duen lanik txalotuena, kontalari, bakarlari, abesbatza eta orkestrarako; Kosmogonia (1970), bakarlari, abesbatza eta orkestrarako; Ekintzak (1971), jazz-talderako; Intermezzo (1973); Agnus Dei (1980), korurako.

Soinu-bandak ere egin zituen, esate baterako, Wojciech Jerzyren Manuscrit trouvé à Saragosserako (1964) sortutako musika XX. mendeko soinu-banda berritzaileenetakotzat jotzen da.

Bestalde, Pendereckiren beste lan batzuk nahiz eta zinerako sortuak ez izan, film batzuetan erabiliak izan dira, hala nola, Txelo-kontzertuaren (1971) zati batzuk The Shining eta The Exorcist filmetan erabili zen.

Krzysztof Pendereckik sari ugari jaso zituen: Wolf saria (1987), Grawemeyer saria (1992), Asturiasko Printzea Saria (2001) eta Praemium Imperiale saria (2004), besteak beste.

2006. urtean, Münsterreko Unibertsitateko (Alemania) doctor honoris causa titulua jaso zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krzysztof Penderecki