Kritika Saria euskarazko poesiari

Kritika Saria euskarazko poesiari Espainiako literatura sari bat da, 1978tik Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak ematen duena, urteroko Kritika Sarien barruan.

Zehazki, bi sari dira, bata euskarazko narratiba lan onenari, eta bestea poesia lan onenari. Kritika Sari horretan, euskarazkoez gain, gaztelaniazko, katalanezko eta galizierazko sariak ere ematen dira. Sariek esamesa ugari sortu dituzte.[1][2]

Saridunak aldatu

1978 Bernardo Atxaga Etiopia
1979 Juan Mari Lekuona Ilargiaren eskolan
1980 Tere Irastortza Gabeziak
1981 Xabier Lete Urrats desbideratuak
1982 Arantxa Urretabizkaia Maitasunarem magalean
1983 Joxe Austin Arrieta I arrotzarena il neuritz neurgabeak
1984 Patri Urkizu Zeren azken finean
1985 Felipe Juaristi Denbora, nostalgia
1986 Joxe Austin Arrieta Bertso paper prinzatuak
1987 Felipe Juaristi Hiriaren melankolia
1988 Patxi Ezkiaga Ispiluaren isladaketak
1989 Imanol Irigoien Argiaren barne distantziak
1990 Juan Mari Lekuona Mimodramak eta ikonoak
1991 Joxerra Garzia Zotak Egunak
1992 Amaia Iturbide Izulbidea
1993 Rikardo Arregi Hari hauskorrak
1994 Ez zuten eman
1995 Jose Luis Otamendi Lur bat zure minari
1996 Juan Ramon Madariaga Argia sortzen den izartegia
1997 Patxi Ezkiaga Zauriaren salmoak
1998 Rikardo Arregi Kartografia
1999 Jose Luis Padron Ibaia euri erasotan bezala
2000 Miren Agur Meabe Azalaren kodea
2001 Kirmen Uribe Bitartean heldu eskutik
2002 Juan Kruz Igerabide Mailu isila
2003 Tere Irastortza Glosak esana zetorrenaz
2004 Felipe Juaristi Begi-ikarak
2005 Angel Erro Gorputzeko Humoreak
2006 Koldo Izagirre Rimmel (egileak sariari uko egin zion[3])
2007 Jon Gerediaga Jainkoa harrapatzeko
2008 Xabier Lete Egusentiko esku izoztuzh[4]
2009 Juanra Madariaga Eroriaren logika
2010 Miren Agur Meabe Bitsa eskuetan
2011 Aritz Gorrotxategi Hariaz beste
2012 Rikardo Arregi Bitan esan beharra
2013 Joxean Artze Heriotzarenataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza
2014 Felipe Juaristi Piztutako etxea[5]
2015 Juan Kruz Igerabide Lainoa Janez
2016 Asier Serrano Linbotarrak
2017 Luis Garde Barbaroak baratzean
2018 Juanjo Olasagarre Ia hemen
2019 Pello Otxoteko Itsas bizimina
2020 Jon Gerediaga Natura Berriak
2021 Itziar Ugarte Gu gabe ere
2022 Aritz Gorrotxategi Uda betea[6]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu