Kristoren Odola, kristau teologian, deboziozko objektua da, eta bi kontzepturi aplikatzen ahal zaio: batetik, Jesusek gurutzean isuritako odola bera izan daiteke, eta hura ustez gorde izan duten erlikiak gorde izan dira tradizioan; eta, bestetik, eukaristian presente dagoen odol sakramentala. Kristautasunaren adar batzuek Kristok gurutzean isuri zuen odol bera dela uste dute.

Eukaristian, kalizako ardoa Kristoren Odol bihurtzen da transubstantziazioarekin.

Eliza Katolikoak " transubstantziazio" terminoa erabiltzen du ogiaren eta ardoaren aldaketa Kristoren gorputzean eta odolean deskribatzeko, egiazki gertatzen den fenomenoa dela dio ortodoxia katolikoak.

Ikonografia aldatu

Kristoren Odolaren agerpen ikonografikoak ugariak dira tradizio kristauan, esate baterako Bizitzaren Iturriaren sinboloa[1] eta Jesus haurrari lotutako odolaren sinbolismoak[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Dictionary of the Middle Ages. ISBN 0-684-19073-7. PMC 8474388. (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  2. (Ingelesez) «The goldfinch: symbol of salvation yet thrice-cursed, ‘enjailed in pitiless wire’» That's How The Light Gets In 2013-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).