Kristalezko bola bat beirazko edo kristalezko bola bat da, klaribidentzia tresna bezala erabiltzen dena. Beste praktika bat, igartzeko ere erabiltzen dena, urez betetako kristalezko kopa garden eta biribil bat erabiltzea da.

John William Waterhouseren Kristalezko bola margolana, 1902.

Historia aldatu

Druidek batera zituzten tribu zeltikoak Britainia Handian bizi ziren K.a. 2. milurtekotik, igarkuntzan kristalak erabili zituzten lehen taldeetako bat izan ziren. Interesgarria da ohartzea erlijio druidikoak antzekotasunak zituela antzinako Britainia Handiko erlijio megalitikoarekin, eta, beraz, litekeena da horietatik etorri izana igarkuntza mota honen erabilera[1].

Geroago, Erdialdeko Europan, Erdi Aroan (500 - 1500), igarleek, aztiek, sorginek, mediumek, astrologoek eta beste asmatzaile guztiek ere kristalak erabili zituzten iragana, oraina edo etorkizuna "ikusteko"[2].

Beriloa, bere izaera gardena zela eta, sarri erabili izan da igartzeko prozesuetan. Eskoziar menditarrek objektu hauei "energia harriak" deitu zieten. Eta lehen kristalezko bolak beriloz eginak izan ziren arren, material hau, beranduago, harkaitzezko kristalagatik ordezkatua izan zen, are hialinoagoa zen arroka bat[3].

Historiako hirugarren kristalezko bolarik handiena Penn museoan dago[4], Qing dinastian Cixi enperatriza txinatarrarena izan zena[5].

Erreferentziak aldatu

  1. «Oráculo del Si o del No» web.archive.org 2015-01-08 (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  2. «Artes adivinatorias: Cómo leer la bola de cristal» web.archive.org 2013-12-21 (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  3. (Gaztelaniaz) «Cómo leer una bola de cristal de forma acertada» www.ehowenespanol.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  4. «Crystal Sphere - C681A | Collections - Penn Museum» www.penn.museum (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  5. (Gaztelaniaz) «Cómo utilizar la bola de cristal» La Bujería Blanca 2014-03-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).

Kanpo estekak aldatu