Kristal-sistema monokliniko

Kristal-sarearen jatorrizko forman oinarri erronbikoa duen prisma zeiharra duen kristal-sistema. Gela unitatearen hiru aldeen luzerak ezberdinak dira, eta horietako batek 90°-ko angelua osatzen du beste biek eratutako planoarekiko.

Sistema monoklinikoa mineralak kristalizatzen diren zazpi kristal-egituretako bat da. Simetria ardatz bitarra du, honi perpendikularra den plano bat eta inbertsio zentro bat. Sare monoklinikoaren denotazioa 2/m da. Simetria plano bakarra ere izan dezakete sistema honetan kristalizatzen duten mineralek. Baita simetria ardatz bitarra eta sistema plano bakarraren arteko konbinaketa ere. Bi ardatzek angelu kamutsa osatzen dute. Sistema honetan kristalizatzen duen mineral ezagunenetako bat talkoa da, Mohsen eskalan mineralik bigunenaren postua betetzen duena.

Ortoklasa sistema monoklinikoan kristalizatzen den minerala da.

Parametroak aldatu

Sistema monoklinikoaren ezaugarriak honakoak dira:

  • α ≠ 90º
  • β = γ = 90º

Bravaisen sareak aldatu

Kanpo estekak aldatu