Kriptologia kriptosistemak ikertzen duen zientzia da. Kriptosistema komunikaziorako baliabide seguruak eskaintzen dituen sistema da, non mezua bidali baino lehenago igorleak mezua zifratzen du hartzaile baimenduak bakarrik (edo inork ere) deszifra dezan.


Kriptologia bi zientzia antagonikotan eta nagusitan banatzen da: Kriptografia eta kriptoanalisia, baina Esteganografia ere sartzen da. Etimologikoki, hitz hauek greko klasikotik datoz. Kriptografia, “ezkutuan idaztea” bezala itzuli daiteke (Criptos, ezkutuan; graphos, idatzi). Aldiz kriptoanalisia kriptografiari kontrajartzen zaio, eta kriptografiaren bitartez lortutako mezu zifratua desegitea helburu duen zientzia da.

Kriptologia informazio seguruaren arlotik aparte beste esparrutara hedatu da. Hauen artean informazio digitala kautotzea da, sinadura digitala alegia.


Datuak ulergaitzak egiteko (zifratzeko) algoritmo baten bitartez egiten da, zifratze algoritmoa alegia. Zifratze algoritmoak gako bat erabiliz mezu originala (mezu gargia) desordenatzen duen prozedura da, mezu garbia ulergaitza bihurtuz. Kasu askotan deszifratze algoritmoa dago eta bere zeregina desordenatuta dagoen mezua ulergarri bihurtzea da.


Datuak eraldatzeak, datu maneiatzeren segurtasun arazo biri irtenbidea ematen die, Pribatutasuna eta kautotzea alegia. Datuak eraldatzean ez baimendutako pertsonek transmisio-bidetik mezua erauztea edo aldatzea eragozten da.

Zifratze metodoak bi taldetan banatu dira: ordezkapen eta lekuz aldatzeko zifratzaileak.

Ordezkapen zifratzaile batean letra bakoitza beste letraren edo letra multzoren ordez aldatzen da. Caesar kriptosistema da ordezkapen zifratzailerik zaharrena.

Ordezkapen zifratzaileetan karaktereen ordena mantentzen da baina edukia itxuraz aldatzen da. Aldiz lekuz aldatzeko zifratzaileek letrak desordenatzen dituzte baina ez dira aldatzen.


Zifratzaile ezagunenak aldatu


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu